Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxea XVIII-XIX mendeetan.

Oin sakona eta bi isurialdeko teilatua ditu. Bere fatxadan etarpe zabala ikus daiteke. Atariak karrera-habea eta toskanar zutabea ditu. Bloke bakarreko zutabeak entasia, iduneko-kapitela eta zapata erakusten ditu.

Nafarrolaerdiko
Nafarrolaerdiko baserriaren idatzizko lehen aipamena 1578koa da. Ez da beti egon orain dagoen tokian. Nafarrolabeko baserriaren mendebaldean, bide ertzean, Etxerreko solo izeneko saila dago. Hortxe egon ei zen antzina Nafarrolaerdiko, suak hondatu zuen arte. Etxe berria gorago, gaur dagoen tokian eraiki zen. Gaur, Nafarrolaerdiko, Nafarrolagoiko baino gorago egon arren, izen zaharra mantentzen du

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.