Urdaibai Biosfera Erreserba » Legedia

1984.ean UNESCOk biosferaren erreserba izendatu ondoren, 1989ko uztailaren 6an Euskadiko Autonomia Erkidegoko Legebiltzarrak Urdaibaiko Biosferaren erreserbaren babespen eta ordenatze legea onartu zuen. Biosfera-erreserbaren helburua, URDAIBAI babestu eta antolatzeari buruzko legean jasotzen den bezala, hauxe da: "URDAIBAIko biosfera-erreserbarako araudi juridiko berezia ezartzea, lurraren, floraren, faunaren, paisaiaren, uren eta atmosferaren integritatea babestu eta beren errekuperazioa bultzatzeko, eta, azken finean, ekosistema osoa babestu eta errekuperatzeko, natura, zientzia, hezkuntza, kultura, aisialdia eta sozioekonomia aldetik duen interesarengatik".

Zer da Biosferaren erreserba bat?

Biosferaren erreserbak, UNESCOK bultzatutako "Gizakia eta Biosfera" (MaB) nazioarteko programaren barruan sartzen diren itsas zein lur ekosistemak dira. Programa hauek gizakia eta ingurugiroaren arteko erlazio orekatua erakutsi eta bideratzeko sortu zen.

Biosferaren Erreserbek Biosferaren ingurune natural ugari hartzen du bere gain. Hasi goi mendietatik eta gizakiaren presentzia nabarmena duten lautadetara; Kostalde eta irletatik barruko baso zabaletara; Desertu tropikaletatik poloetara.

Biosferaren Erreserben funtzioa, naturarekin nola jokatu beharko genukeen erakustea da. Horregatik Biosfera Erreserben planaren arabera MaB programak lurralde hauei oinarrizko hiru funtzio jartzen dizkie

Kontserbazio funtzioa

Aniztasun biologikoa, baliabide genetikoak eta ekosistemak mantentzeko helburuaz. Horregatik, erreserba batek aniztasun, naturaltasun eta eraginkortasun irizpideen arabera hautatutako unitate biogeografikoa ekosistema batetako eredu nahikoa handia eduki behar du kontserbazio unitate bezala.

Garapen funtzioa

Kulturalki eta ekologikoki eusgarria den giza garapena eta garapen ekonomikoa sustatu asmoz.

Funtzio logistikoa

Herri, eskualde, nazio eta maila orokorreko kontserbazio eta garapen jasangarriari buruzko ikerketa zientifikoa, jarraipena, formakuntza eta hezkuntza osatzen duena. Biosferaren Erreserba gisa hautatua izateko, estatuek baldintza jakin batzuk betetzen dituzten zonaldeak proposatu behar dituzte. Erreserbak estatuetako gobernuek sustatzen dituzte "MaB" proiektuko estatu-komiteen bitartez, zenbait erizpide eta baldintza minimo batzuk bete behar dituztelarik onartuak izateko.

Biosferaren Erreserba izendatua izateko, lekuak honako baldintzak bete behar ditu:

  • Herrialde biogeografiko esanguratsu baten adierazgarri izan eta kontserbatu beharrean aurkitzen diren paisaia, ekosistema, espezie edo animalia eta landare ezberdinak edukitzea.
  • Dagoen lurraldearen barruan, garapen jasangarriaren filosofia ikertu eta aplikatzeko balintzak bete.
  • Esleitutako hiru funtzioak garatu ahal izateko lurrazal zabalera nahikoa osatzea.
  • Zonifikazio sistema egokia edukitzea.

Biosfera Erreserbaren planifikazio eta kudeaketan, lurraldeko agintari, zonalde mailako populazioak eta interes pribatuak inplikatzeko beharrezkoak diren antolaketa egiturak egon behar dira.

Urdaibai Biosfera-Erreserbako araudi garrantzitsuenak

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.