Urdaibai Biosfera Erreserba » Salaketa gunea

Urdaibaiko Galtzagorriak ondoko bi arrazoi nagusi hauegatik eratu zen: alde batetik, Ondarearen, orokorrean, egoera, eta, Ondare horren lehengoratzean, aintzat hartzean eta kontserbazioan herritarren partehartzearen garrantzia.

Eta oraindik badirenez, atal honen bitartez ondarearen inguruan egindako ekimen postiboak edo, alderantziz, eraman ez diren ekimen inguruan edo abian jarri bai baino ez behar diren bezalakoak ahotan jartzeko herritarren partehartzea bultzatu nahi dugu. Horrela bada, txartel berdea duen eskuak ondareko elementuren baten gainean aurrera eramandako ekimenak goraipatzeko izango da eta txartel gorria daramana ondareko elementuren baten egoera latza edo egoera latz hori konpontzeko ezer egin ez dela kritikatzeko edo salatzeko erabiliko da.

Partehartzeko ondoko datuak izan behar dira kontuan:

  • Lantzen den Ondareko elementuaren izena.
  • Non dagoen kokatuta Busturialdean.
  • Ahotan jarri gura denaren izenburua eta komentario laburra (ez hamar lerro baino gehiago), aurkerarik balego gaztelaniaz ere.
  • Ekimena aurrera eraman orduko eta osteko argazkiak.
  • Partehartzen duen pertsonaren izena eta deiturak.
  • Argitaratu nahi den atala esan, hots, txartel berdearen edo txartel gorriaren atalean argitaratu nahi den esan.

Aurreko datu horiek guztiak hurrengoko helbide elektronikora bidali beharko dituzue: galtzagorriak@urdaibai.org

Argitaratzen den guztia gai horretan eskumena duen erakundeari igorriko zaio. Erakunde horrek bidalitako erantzuna atal honetan argitaratuko dugu.

TXARTEL BERDEA

HIRU AINTZIRA IRAUNKOR SORTUKO DIRA GAUTEGIZ ARTEAGAKO PADURAN HEGAZTIAK HOBETO BEHATZEKO

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailak Gautegiz Arteagako Paduren Ingurumen-Hobetze Proiektua martxan jarri nahi du 2008an. Gogoratu beharra dago bertako ondare naturalagatik Urdaibai Biosfera Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidariak Itsasadarreko Babes Bereziko Eremuan (P.1.) sartuta dagoela, hots, babespen-mailarik altueneko eremuen barruan bildutako dagoela. Ez da harritzekoa beraz nazioarte-mailan ere errekonozimendua izatea. Izan ere, maila horretan bi izendapen baditu: bata, HBBE eremua (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua) eta, bestea, Urdaibaiko padura eta itsasbazterreko BIE (Batasunerako Interesezko Eremua –Lugar de interés Comunitario-). Beraz, ez gaude nolanahiko eremuaz hitz egiten. Sarrera honen ostean goazen, bada, proiektua zertan den ezagutzera.

Gaur egun, antzinako polderak bertan behera utzita daude eta Baccharis halimifolia bezalako espezie exotiko inbaditzailez betetzen ari da, jadanik beteta ez badago.

Gautegiz Arteagako Orueta auzunea eta bere
ondoko padura. Aintzira bat hor inguruan
kokatuko da.

Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partehartze Zuzendaritzatik aukeztutako plangintzak bertako ormez eta ur-bideez baliatu nahi da 2008an sortuko dituzten aintzira naturalen euste-sistema moduan erabiltzeko eta ur-kantitatea erregulatzeko. Horretarako, zazpi konporta konpontzea ere berrikusten dute. Eremuaren fisionomia ahalik eta gutxien eraldatzeko asmoa dutenez lur gutxi mugituko dute.

Gazitasun eta ezaugarri hidriko desberdineko hiru aintzira sortuko dituzte guztira. Baraizpeko aintzira, 7,7 ha-koa handiena izango da eta ur gazia izango du. Barruan irla txikiak izango ditu. Oruetakoa 6,7 ha-koa izango da eta ur gezarekin beteko dute. Hirugarrena, Nekesolokoa izango da. 2,2 ha-koa, txikiena beraz, ur gaziz osatuta egongo da.

Hirurek ere hogei zentimetro inguruko sakontasuna izango dute.

Dena ondo badoa 2008ko uda ostean hasiko dituzte lanak. Momentuz, Lankidetza Kontseilua eta Osoko Bilkuraren oniritzia badute.

Proiektuarekin jarraituz esan beharra dago hegaztiak behatzeko behatokiak jarri nahi dituztela, nahiz eta 2009 baino lehenago ez diren eraikiko, hegazti gehienak non kokatzen diren zehaztu arte hain zuzen ere. Sarbideak paisaian integratuta egongo dira hegaztiei ahalik eta eragin negatiborik txikiena sortzeko. Gainera, minusbaliatuentzako ere egokituta egongo dira. Era berean, ingurumenaren interpretazioa errazteko informazio-panelak kokatu eta txirrindulak uzteko guneak egokituko dira.

Gautegiz Arteagako paduren ingurumen-proiektua osatzeko 1000 landare (sahatsak, milazkak...) baino gehiago landatuko dira egindako lanak paisaiatik ahalik eta gutxien bereiz daitezen.

Lanok 260.000 euro inguruko aurrekontua dute. Zati bat La Caixako Gizarte-Ekimena Fundazioaren bidez ordaindu ahal izango dute.

Sustatzaileen ustez "kostaldeko aintzirak eraikitzea eskualdeko biodibertsitatea hobetzeko eta Baccharis halimifolia landareari aurre egiteko aukerarik onena da".

Ez dakigu horrela izango den, baina, Urdaibai, Biosfera Erreserba izendatu zenetik (1989ko uztailaren 6an) ia 20 urte igaro direnetik erakunde publikoek eskualde honetako biodibertsitatearen alde benetako apustua egiten duten lehen aldia da. Ia, animatzen diren, eta sarriago egiten dituzten. Oraingo honetan, badute, nire oniritzia.

Koldo Lezamiz Elgezabal

TXARTEL BERDEA

URDAIBAI FUNDAZIOAK IZARO IRLAKO LANDARETZA EPE ERTAINERA BIRSORTZEKO ASMOAREKIN PLANGINTZA ESPERIMENTALA JARRIKO DU MARTXAN

La Fundación Urdaibai desarrollará a principios del año 2008 en la isla de Izaro, un plan experimental para recuperar a medio plazo la vegetación en general y la malva Lavatera arborea en particular. Así mismo, con la actuacción anterior pretenden facilitar la nidificación de la garceta común (Egretta garzetta). Recordemos que las dos especies mencionadas están incluidas en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas y que su presencia ha disminuido bastante en los últimos veinte años. Los primeros resultados se obtendrán en primavera del 2008.

Urdaibai Fundazioari, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare naturalaren kudeaketa eta kontserbazioa bultzatzea helburutzat duen erakundeari alegia, Izaro irlako landaretza-estaldura berreskuratzeko plangintza esperimentala abian jartzeko baimena eman dio Urdaibaiko Osoko Bilkurak.

Aurreko baimena lortu ostean uhartearen jabea den Bermeoko udalaren baimenaren zain dago. Era berean, proiektua aurrera eramateko beharrezkoa zaion diruaren bila ere hasi da. Ekimenaren bitartez Lavatera arborea landarearen eta lertxuntxo txikiaren (Egretta garzetta) egoera hobetzea ekarriko du.

Izaro uharteaIzaro uhartea.

Biak Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan daude sartuta eta euren presentzia asko muriztu da XX. mendeko laurogeitamarkadatik aurrera. Urdaibai Fundaziotik adierazi dutenez "Lavatera arborearen azpian batez ere, baina baita milazkaren (Tamarix gallica) azpian ere kumatzen du lertxuntxo txikiak, depredatzaileetaik babestuta baitago. 1989ko lehorteak eragin handia izan zuen landaretzan, ordutik aurrera ezin izan da errekuperatu eta ondorioz lertxuntxo zuriaren agerpena ere asko murriztu da". Gainera, bertako kaio-koloniak ere asko mugatzen du berezko landaretza haztea.

Egitura ez iraunkorra

Aurkeztutako proposamenaren arabera bederatzi metroko bi eremu isolatuko dira. Eremuotan Lavatera arborea eta Tamarix gallica landareak landatuko dira. Fundaziotik zehaztu zuten "hesitzearen helburua kaioen urreratzea ekiditea dela, antxetek landaretzaren birsortzean duten eragina zein neurrikoa den aztertu ahal izateko".

Egitura babeslea ez da iraunkorra izango eta nylonezko sare zuri ikusgarria eutsiko duten altzairuzko lau zutabez osatuta egongo da. Kolore horrekin hezgatiek estalkiaren kontra talka egitea ekiditu nahi dute. Emaitzak positiboak badira hesia irlaren beste alde soilduetara eraman ahal izango da.

Isolatutako eremu baten ez da ezer egingo, bestean, berriz, sustratua egokituko da aitzurrak erabiliz hazien ernetzea errazteko asmoarekin. "Hurrengo bi urteetan eremuon eboluzioa aztertuko da eta ondoren irlaren landaretza berreskuratzeko pausuen protokoloa ezarriko da" gehitu zuten.

Urdaibai Fundazioaren asmoa proiektua 2008ko hasieran jartzea da "urtarriletik martxora bitartean sasoirik egokiena baita", adierazi zuten. Lehendabiziko emaitzak udaberrian ezagutuko dira.

Lagundu beharreko beste proposamen bat.

Koldo Lezamiz Elgezabal

TXARTEL BERDEA

AJANGIZKO OXYGASTRA CURTISSI BURDUNTZIAREN POPULAZIOA ARRISKUTIK KANPO EGON LITEKE

2007an, Urdaibai Biosfera Erreserban, Ajangizko Lurraska Baserri Eskolaren inguruan, Oxygastra curtissi izenez ezaguna den burduntziaren populazioaren berri eman zuen Iñaki Mezquitak. Euskal Autonomia Erkidegoko kolonia bakarra da gaur egun, Arabakoa desagertu eta gero. Hori dela eta, bertan egingo diren estolderia-lanek argi gorria piztu dute. Halere, momentu honetan, argi gorria berde bihurtu da Urdaibai Biosfera Erreserbako Zaingo-Batzordeak aurkeztutako alternatibeei baietz esan dielako lanen sustatzaileak. Ondoren, Iñaki Mezquitak Quercus aldizkariko 263. alean (2008ko urtarrila) idatzitako artikuluaren moldaketa dakarkizuegu.

José R. Verduk eta Eduardo Galantek 2006an argitaratu zuten Espainiako Ornogabeen Liburu Gorria deitutakoak animalia-talde zabal horren babeserako oinarriak garatzeko oso garrantzitsua izan da. Zoritxarrez, Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago horren pareko argitalpenik eta, are gehiago, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan ez da inolako ornogaberik sartu.

Gabezi hauek egin gura den edozein babes-lan zailtzen dute nabarmenki. Laister egokituko den Euskadiko bioaniztasuna mantentzeko 2008-2012 plan estrategikoak ornogabeen etorkizuna oparoagoa izatea ekar lezake.

donatuen (burduntziak eta sorgin-orratzak) kasuan, zortzi espezie bildu dira aipatutako liburu gorrian. Horietako bat Oxygastra curtissi da, anisoptero-espezie bat alegia. Bere kontserbazio-egoera ez da oso ona, garai batean oso hedatuta egon den leku askotatik desagertu baita, Britainia Handian, esaterako, behatu ahal izen den moduan.

Oxygastra curtissi emeaOxygastra curtissi emea

Ere habitata ur geldoak eta lohiz betetako hondoak dituzten ibai-ibliguak dira, gehientan ibai horien ibilbide zabal eta geldoetara mugatuta daudelarik. Espezie honek izan duen atzerakadaren arrazoi nagusia bere habitataren aldaketa eta kutsadura dira, nekazaritzaren eraginez nahiz ibilguan edo ur-emarian egondako aldaketengatik.

Bere egoera legalari dagokionez esan beharra dago O. curtissi Bernako Hitzarmena-k guztiz babesten duen espeziea dela. UICN-k “Kaltebera” moduan hartzen du eta Europa Batasuneko Habitataren Ateztarauak batasunerako garrantzia duen espeziatzat hartzen du. Horren arabera, kontserbaziorako eremu bereziak garatu behar dira. Ingurumen Ministeritzaren Arriskuan dauden Espezien Katalogoan “habitatean egin daitezkeen aldaketetarako sentikortzat” hartzen da.

Kolonia berriaren bizilekua

O. curtissiren lehen populazioa Euskadin 1994an aurkitu zen Araban. Bera zen Euskadiko bakarra, 2007ra arte, iñaki Mezquitak Ajangizko populazioaren berri eman arte hain zuzen ere.

Ihaz, lehendabiziko aipamena egindako ikertzaileek Arabako populazioa desagertutzat eman zuten, gune horretan zenbait urtetan alerik aurkitu gabe egon eta gero.

Duela gutxi aurkitutako kolonia Oka ibaian kokatuuta dago. Gunearen ezaugarriak ondokoak dira: zuhaitzez osatuta, ondoan zuhaitzik gabeko hektarea pare bat, tarteka-marteka ihiak eta sastrakak daude, eta den-dena inguratzen haritzez, batez ere, eratutako basoxka dentsoa dago.

Iñaki Mezquitak O. curtissirekin izan zuen lehen kontaktua 2007ko ekainaren 19an izan zen. Lurralde berriaren jabe egiteko borrokan hiru ar ikusi zituenean. Hurrengo egunean, emea ikusi zuen, nahiko konfiatuta eta hegalaldi nahikotxo laburrak egiten. Eremu berean, hamahiru odonatu-espezie gehiago bereiztu zituen.

Alternatibak bilatzen

Ba, ornogabeentzako benetako santutegi honetan estolderia-lanak egin nahi dira. Lanok, O. curtissiren lurraldea erabat kalte ditzakete.

Lanek larba-egoerei eragingo lizkiekete, horiek garatzen diren ibai-hondoak aldatuko lituzketelako. Espeziearen larbak aldamenetara zuhaitzak dituzten lohi-hondoak erabiltzen dituzte, zuhaitzen gereizpeaz baliatzen dira eta. Zuhaitzak moztu egingo lirateke hoditeria sartu ahal izateko.

Espezie hori ahalik eta gutxien kaltetzeko Urdaibai Biosfera Erreserbako Zaingo Batzordetik neurriak hartu dira. Alde batetik, lanen sustatzaileei zati hau azkenerako utz dezatela eskatu die. Horrela, bien bitartean, espezie horren populazioaren egoera eta hedapena aztertu nahi dute. Bestetik, populazioaren lurraldea zeharkatu ez lukeen ibilbide berria proposatu diete. Era berean, zulotze horizontalean dauden teknika berriak erabiltzeko eskatu diete hoditeria ibai azpitik zeharkatzeko bera kaltetu gabe.

Lanen sustatzaileek begirunez hartu dituzte aurrerago aipatutako proposamenak.

Azkenean denborak esango digu burduntzi-espezie honen populazioa salbu dagoen, baina bada, zerbait, honetan ardura duten erakunde eta sustzaileek lan horrek izan dezakeen eraginaren aurrean alternatibaren bat bilatu nahi izatea. Itxaropenaren bidea zabalik dagoen honetan txartel berdearen barruan sartu beharrekoa.

Jarrai bedi adibideak!. Julen Zulueta Apraiz

TXARTEL BERDEA

Busturiako San Bartolome Auzoko Lekozais parajeko txakolirako mahats-parren lehengoratzea eta aintzat hartzea.

Lehendabiziko argazkian alde horretako harrizko horma eta zutabe tronkokonikoen egoera nolakoa zen beha daiteke. Egunean, oraindik ere, etnografiako elementu bereizgarri horiek egoera horretan aurki daitezke eskualdeko leku ugaritan. Bigarren argazkian, ordea, 2002. urtean, Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioak lehengoratze eta aintzat hartzea abian jarri ostean duten itxura ezberdina erakusten da. Apurka-apurka aintzinean izango zuten antzeko itxura hartzen doaz.

Jarrai bedi adibideak!. Julen Zulueta Apraiz

TXARTEL BERDEA

EREÑON BERRERAIKITAKO GARAIA INAUGURATU DUTE

Ereñoko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak 200.000 euro inguru erabili dute, lehen, San Miguel zaharrera bidean egon eta, egunean, Ereñoko Elizalden ipini duten hazi-biltegia lehengoratzeko. Momentuz eta, zertarako erabiliko duten argitu arte, Lluis Batalle artista kataluniarraren Ereñoko kareharri gorrian egindako jaiotza abstraktua ipini dute.

argazkia
argazkia

Garai honen eta eskualdekoen gainean informazio gehiago izateko hemen kontsulta dezakezue.

TXARTEL BERDEA

ERMITEN KONPONKETA

2005ean Urdaibaiko bi ermitatan konponketa-lanak egon dira. Nabarnizko Mikel Deunaren ermita osoa birgaitu da eta bere ingurua atondu da. Bere inguruan jolastokia eta lasaigunea eraiki dira. Bestalde, Kortezubiko San Millan edo San Belian ermitan teilatua bakarrik konpondu da.

argazkia
Jarritako informazio-panela
argazkia
Mikel Deunaren ermita
argazkia
San Belianen ermita

TXARTEL BERDEA

FORUKO PORTUA

2005eko azaroaren 10ean Berria eta Gara egunkarietan Foruko portuaren inguruan oso artikulu ineteresgarria arigitaratu zuten. Hauen arabera Kristo ondorengo lehenengo mendetik bosgarrenera bitartean, erromatarrek Urdaibai izan zuten merkataritzarako gune garratzitsuenetako bat, Forua herrian lantzen zuten burdina ez baitzen bertakoentzat. Euskal Herriko erromatar aztarnategi handi eta garrantzitsuena sortu zuten konturatu gabe, eta azken hogeita bi urteotan egindako indusketen ondorio dira aurkitu dituzten bederatzi egiturak Erromatarren garaiko hainbat fase erakusten dituzte horiek. Azpian, Berrian agertutako artikulu osoa jarri dugu.

argazkia
Erromatar garaiko Foruko aztarnategia Eleixalde auzoan dago.
argazkia
Erromatar garaiko Foruko aztarnategia.

TXARTEL BERDEA

ELAIA BIRD MIGRATION CENTER

Elaia Bird Migration Center, hegaztien migrazioa aztertu eta erakutsiko duen Urdaibaiko ekipamendu berriaren izena da. Gautegiz Arteagan kokatuko da, bertan behera utzitako fabrikan. Horretarako berau beregokitu beharko dute.

Ingurumen-heziketarako gune berri hau ikuspegi didaktiko eta zientifikoarekin jaio da. Horrela, bada, erakusketa-gelak eta hegaztien behatokiak ez ezik, ikerketarako modulu desberdinak ere egokituko dira.

argazkia
Horrelakoa izango da barrutik

Proiektu berri hau abian jartzeko bere egoitza leku horretan duen Urdaibai Hegaztiak Elkarteak erakunde desberdinen (Naturgintza Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Gautegiz Arteagako Udala...) laguntza jaso du eta horiei esker 2007an errealitatea izango da.

Sasoia izan da!

TXARTEL BERDEA

BOLUNTARIOEK BERTOKO 500 ZUHAITZ INGURU LANDATU DITUZTE ERRIGOITIKO METXIKAKO LUR EREMU BATEAN

Urdaibai Fundazioak antolatuta, 500 zuhaitz inguru landatu zituzten Errigoitiko Metxika auzoko lur eremu batean, lurraren jabea eta Urdaibai Fundazioa akordiora iritsi ondoren lortutako eremuan hain zuzen ere. Zuhaitzak bertoko bost espezietakoak ziren: haritza, elorri zuria, gaztainondoa, urkia eta gereziondoa. Ekimen honetan dozena bat boluntariok hartu zuen parte. Urdaibaiko basoen biodibertsitate genetikoa berreskuratzea da eta Urdaibai Fundazioak martxan jarri duen Lurraldearen Babesa proiektuaren barruan kokatu behar da.

TXARTEL BERDEA

PANPA-LEZKAREN 20.000 LORE KENDU DIRA URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBAN

2000. urtean, Urdaibain, bi ikasketa botaniko egin ziren: Urdaibai Biosfera Erreserban arriskuan dagoen flora, bata, eta Urdaibai Biosfera Erreserbako landare exotikoena, bestea. Azkenengo ikerketa-lanari eutsiz eta Urdaibaiko landare exotiko eta inbaditzaileen arazoari aurre egiteko asmoz zenbait saiakera piloto egin da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailaren, Urdaibaiko Zaingo Batzordearen bidez, saiakera bat Urdaibaiko biodibertsitate handiko eremuetako (padurak, kostaldea eta artadi kantauriarrak) panpa-lezka landareen infloreszentziak edo luma-eskailuak (loreak) jaso eta desagertaraztea izan da. Zentsu honetan egiten den balorazioa positiboa da 2005eko udazkenean panpa-lezkaren 20.150 infloreszentzia batu zirelako. Egintza honen bidez landare-espezie honen hazien dispertsioa gutxitu nahi da.

argazkia
argazkia
argazkia

TXARTEL GORRIA

Zain Dezagun Urdaibaik Larrinaga jauregiaren egoera eskasa salatu du. 2009-01-20

Kontserbazio eta osasungarritasun baldintza txarrak direla eta kexu dira elkarteko kideak.

Zain Dezagun Urdaibai elkarteak Mundakako Larrinaga jauregiaren kontserbazio eta osasungarritasun baldintza txarrak salatu ditu Mundakako Udalan. Elkartearen estatutuetako bigarren artikuluan bildutako helburuari jarraituz egin dutela salaketa argitu du Edorta Jimenezek, Zain Dezagun Urdaibai elkarteko presidenteak, «Busturialdeko udalerrietako kultura balioak aktiboki defendatzeko helburua dugula esaten du estatutuak. Mundaka eskualdeko udalerria den heinean, hirigintza-legalitatearen defentsarako ekintza publiko hau aurkezteko eskubide osoa dugu».

Azken aldian, Mundaka bisitatzera hurbildu diren guztiek Larrinaga jauregiaren argazkia atera dutela adierazi du Jimenezek, izan ere, «interes historikoa eta arkitektonikoa» duen erakina baita. Hala ere, momentu honetan «mantenimendurik eta erabilerarik barik dago eraikina, kanpoko arotziaren egoera txarra begibistakoa da, teilatua hondatuta dago, ur zorrotenak ere abandonatuta eta landaraz beteta daude, lursailean herri jabariko bideetara gainetik sartzen den basa-landaredia dago eta aipatutako lursailaren egoeraren ondorioz, ingurua kutsatuta dauka osasungarritasun, segurtasun eta apainketa publikoaren ikuspuntuetatik», azaldu du elkarteko presidenteak.

TXARTEL GORRIA

Nabarnizko Elexalde auzoan isurketez betetako aintzinako gurdibidea.

Aurreko asteburuan PR-174 edo, seguruenez, ezagunagoa dan, Garaien Ibilbidea egitera joan gintzezan. Tarte batzuk oso interesgarriak baziren bere, Nabarnizko Elexalden, jatetxe baten aurrean, guztiz kontrako egoerarekin egin gendun topo. Izan bere, gurdibidean bertan eskonbroak eta beste era bateko hondarrak aurki daitekez. Gainera, etxeko hondar-ur irtengunea be badau. Ez al dau modurik konpontzeko?

Koldo Lezamiz Elgezabal

argazkia
argazkia

TXARTEL GORRIA

HARIZTIAK DESAGERTZEKO ARRISKUAN

Busturialdeko HITZAn, 2006ko martxoaren 5an agertutako albiste batek zioenez EHUko ikerlari talde bat Urdaibaiko zuhaitz eta landareak aztertzen ari da. Ondoren, berau oso-osorik jarri dugu jarraian.

Hariztiek kalte handiak jasan dituzte gizakiaren eraginagatik. Urdaibain harizti guitxi daude eta, gainera, oso sakabanatuta; desagertzeko arriskuan. Ondorio hori atera du EHUko Landare Biologia eta Ekologia saileko ikerketa lantalde batek. Urdaibaiko zuhaitz eta landareak aztertzen ari dira Leioako Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatekoak. Helburua Urdaibaiko ekosistemaren kalitatea ezagutzea da.

Ikerketa bukatu ez badute ere, orain artekoak Urdaibain hiru zuhaitz espezieren egoera zein den jakiteko balio izan die. Batetik, esan bezala, harizti gutxi geratzen dira eta desagertzeko arriskuan daude. Bigarrenik, emaitzen arabera, artadien egoera nahiko ona omen da. Hirugarrenik, pinudiek kalteak eragiten dituztela ondorioztatu dute.

Izan ere, pinudi asko daude Urdaibai inguruan, eta ekologiaren ikuspegitik arazoak sortzen dituzte. Biodibertsitateari egiten diote kalte, beste zuhaitz-mota batzuk baino gehiago dauelako. Horrez gain, azterketen arabera, lurraren emankortasunari egiten diete kalte; lurzorua pobretu egiten dute pinudiek. Lurraren emankortasunak garrantzia handia duenez, lurzoruko entzimak ere ikertzen ari dira.

argazkiaBaso-landaketek, argazkian pinudia, azalera handia betetzen dute Urdaibain.
argazkiaArratzuko hariztia Urdaibai Biosfera Erreserban ondoen kontserbatu den hariztia da.

Izan ere, pinudi asko daude Urdaibai inguruan, eta ekologiaren ikuspegitik arazoak sortzen dituzte. Biodibertsitateari egiten diote kalte, beste zuhaitz-mota batzuk baino gehiago dauelako. Horrez gain, azterketen arabera, lurraren emankortasunari egiten diete kalte; lurzorua pobretu egiten dute pinudiek. Lurraren emankortasunak garrantzia handia duenez, lurzoruko entzimak ere ikertzen ari dira

Basoen kalitatea

Orokorrean, baso ugari daude Busturialdean, baina zuhaitz asko egoteak ez du esan nahi ingurumenaren egoera ona denik. Kantitatea ez ezik, kalitatea ere hartu behar da kontuan; eta kalitatea neurtzeko, unibertsitateko lantaldeak 22.000 hektarea (Urdaibairen azalera) aztertuko ditu. Hasi aurretik, kartografiak egin dituzte 1:10.000 eskalako mapak erabili, eta horien gainean orbanak marraztu dituzte: Kolore desberdinetako guneak. Bizkaiko Foru Aldundiaren argazkiez baliatu dira. Airetik ateratako argazkiak dira, eta horien arabera marraztu dituzte kolore desberdinetako guneak mapetan; gune bakoitzak landaredi-mota baten kokalekua zehazteko balio izan die ikerlariei.

Behin kartografia eginda, zuhaitzak bertatik bertara aztertzera joan dira, Urdaibaiko hainbat lekutara. Landare Biologia eta Ekologiako lantaldekoak. Zuhaitzen eta landareen neurriak apuntatzera joan dira: diametroa, altuera, dentsitatea eta zuhaitzak zein espezietakoak diren. Estatistika-metodo batzuen bidez erabakitzen dute Urdaibaiko zenbat eta zein lekutara joan.

20 urtetako eboluzioa

Ekosistemaren kalitatea ona dela esateko, biodibertsitate-indize altuak eta zuhaitz-espezie adierazgarriak egon behar dira, kalitate hori babestuko dutenak.

Bestalde, ikerketa egiten ari direnek egungo landarediaren egoera eta duela hogei urtekoa alderatu gura dute eta aldaketa horien arrazoiak zeintzuk izan diren eta zergatik gertatu diren.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.