

2007/01/13 BASO-USTIAKETA IRAUNKORRA KALITATEKO EGURRA LORTZEKO IHARDUNALDI TEKNIKOA.
Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioak, baso-sistemen garapen eusgarrirako elkartea ERROTUZ-ek eta Bizkaiko EHNE-k Baso-ustiaketa iraunkorra kalitateko egurra lortzeko izenburupean jardunaldi teknikoa antolatu zuten urrian. Horren barruan bi aktibitate antolatu ziren. Lehena, urriaren 18an Gernika-Lumon ospatu zen eta Gerizondo eta urkiondo landaketa mistoa Bermeon deitutako hitzaldia zen. Bertan hiru hizlarik hartu zuen parte: Claudia Maldonado (ERROTUZ), Olarte Arrarte (EHNE) eta Xarles Cepeda (Galtzagorriak). Bestea, bi egun beranduago, urriaren 20an, egin zena, txangoa alegia. Burgos aldera joan ginen Gaztela eta Leongo Juntako teknikaria den Oscar Cisneros-en gidaripean bertako esperientziak ezagutzera. Bi aktibitateetan parte hartutako pertsona-kopuruari erreparatuz, hogeina pertsona, pozik egon gaitezke. Hemendik aurrera dugun erronka landaketa misto-mota desberdinak dituzten jabeen sarea eratzea da. Irakurtzen jarraitu
2006/09/06 ARTOAREN POSTERRA
Datorren abuztuarean 27an, Busturian egingo den nekazaritza ekologikoaren azokaren egunean Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioak "Artoa" deituriko posterren aurkezpena egin zen. Irakurtzen jarraitu
2006/01/31 ZUHAITZ BERRIAK ILUNTZAR MENDIAN
Ekologistak Martxan-eko Basogintza Komisioak, Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioaren laguntzaz, Nabarnizko Iluntzar mendian zuhaitz eta zuhaisken landaketa antolatu zuen aurreko azaroaren 20an. Ekimen honetan, espezie desberdineko 50 zuhaitz eta zuhaiska autoktonok izango du etxe berria alde horretan. Egun hau nola joan zen erakusten duen Ekologistak Martxan Bizkaia-ko Ana Maria Montoyaren idazkia jaso dugu. Irakurtzen jarraitu
2005/11/02 ARTEA KALEAN
Urdaibaiko leku desberdin bitan aurkitutako margolanak ditugu. Bien estiloa ez datozela bat argi dago, baina biek zerbait komuna badute, babes eremu honek hiritarrengan margozteko gogoa sortzen duela alegia. Irakurtzen jarraitu
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2008.
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.