Urdaibai Biosfera Erreserba » Sarrera

Itsasotik urrun, Bizkaiko Golkoaren Babespean, Urdaibai Euskal Herriko isurialde atlantiarrrean bete-betean dago kokaturik, Penintsula Iberiarraren iparraldean. Estuario honen bitartez itsasora jotzen duten zenbait haran estuk osatsen dute. Haran horietan Kantauriar Erlaizaren ingurune tipikoen errepresentazio osoa dago gordeta. Itsasbazterreko labar eta hondartzetatik barnealdeko baso eta ibaietara, padura eta ibai ibarretatik igaroaz, bertan paisaia eta ekologia aldetik Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen aniztasunik handiena biltzen da seguraski, bere baitan Herrian desagertuaz doazen izaki bizidunen espezieak gordeaz.

Urdaibaik arkeologi aztarnategi eta aztarna historiko ugari du, horietatik asko balio handikoak direlarik, gizakia Lurraldean agertu zeneko lehenengo estadioak ulertzerakoan eta paisaia itxuraldatzeko izan duten gaitasuna ateratzerakoan ere bai. Bizkaiaren gune sortzailea denez gero, oso egiteko garrantzitsua bete izan du alde honek Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomikoan.

Beraz, esan daiteke Urdaibai Gune Naturala dela eta bere ezaugarri nagusiena ez dela habitat guztiz naturalak eta giza arrastorik gabekoak izatea, bere ekosistemen espezie osagarrietako bat gizakia da eta. Gizakiaren aitzinako agerpen honek, baserri sakabanatuaren iraupen ekonomian eta nork bere horniketan oinarrituta egon denak, paisaia aitzin-aitzinatik aldatu zuen, habitat desberdinen mosaikoa osatuaz. Mosaiko horietako zati bat hiriak eta baserri gune txikiak ditugu.

Eremu, geografiko hain aberatsak eta konplexuak oso-osorik zaintzea eskatzen du. Horrela, 1984an Eusko Jaurlaritzak UNESCOri Urdaibari buruzko azterketa ekologiko integralean oinarritutako txostena aurkeztu zion eta espazio hau "Gizakia eta Biosfera" programan (MaB, "Man and Biosphere") barne hartzea eskatu zuen. Urte horren amaieran, Urdaibai Biosfera Erreserba izendatu zuten, sistema naturalak eta aniztasun biologikoa kontserbatzeko eta bertako baliabideen erabilera arrazionala zaintzeko helburu nagusiarekin. 1989ko uztailaren 6an, Eusko Legebiltzarrak Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babes eta Antolamenduari buruzko 5/1989 Legea onartu zuen. Honekin, espazio honetarako eta bertan garatutako iharduera guztietarako araubide berezia ezarri zuen.

Elementu naturalik garrantzitsuenak kontserbatzeko helburu nagusi horri erntazunez, 5/1989 Legeak berak babes bereziko lau eremu definitu eta mugatzen ditu ekosistemarik hauskor eta bereizgarrienen destino eta izaera ez transformatzearren. Babes bereziko area hauek ondokoak dira:

  • Itsasadarraren eremua.
  • Kostaldeko eremua.
  • Artadi kantauriarretako eremua.
  • Interes arkeologikoko eremua.

1990ean, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbarako Patronatua, autonomi gobernuaren adskribatutako kudeaketa-organoa eratu zen, estatu-, autonomi, foru eta toki-administrazio desberdinetako, hainbat talde eta elkartetako, Urdaibaiko zuzendari-artatzailea, eta UNESCOren "Gizakia eta Biosfera" programako ordezkariek osatuta. Aurrerago, Eusko Jaurlarirzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Urdaibai Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria (EKEG) idatzi zuen araudia egituratu eta iharduketa-jarraibide orokorrak finkatzeko. Araudi hau 1993ko abuztuan onartu zen eta ordutik aldaketaren bat izan du.

Biosferaren Erreserba izendatu zenetik 20 urte baino gehiago pasatu direnean oraindik sistema naturalak eta aniztasun biologikoa kontserbatzeko eta baliabideen erabilpen arrazionala zaintzeko ahaleginetan ari gara.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.