Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxea XVIII-XIX mendeetan.

Zutabezko baserri-etxeen tradizioa, aurreko mendean hain harrera ona izan duena, mantendu egingo da XVIII. mendera arte, herri-etxebizitza eredu berri bi jaioko diren unera arte alegia. Eredu berri bien ezaugarri komuna hauxe da: orain arte egurrak betetzen bazuen euskarri-funtzioa apurka-apurka harriak hartuko du ardura hori. Zalantzarik gabe, lanari sendotasun eta kalitate estetiko handiagoa eman nahi zaio, baina beste arrazoi indartsua ere egon daiteke. Izan ere, XVIII. mende osoan zehar populazioa etengabe hazten ari zen. Horrek kalitate eta luzera egokiko gero eta zuhaitz gehiago eskatzen zuen eta Jaurerriko baso-soiltze nabarmenak eskaera hori asetzea zaildu egingo zukeen.

Endeitza Aurreko baserri-etxea
Eraberritutako Gabika Etxebarria baserri
-etxea (Gabika, Ereño). Aurreko eraikina
XIX. mendeko etxebizitza bifamiliarra zen.
Kanpo-hutsgune askorik gabea eta barne
-espazioaren gehienezko
aprobetxamenduarekin.

A.- Ataripe arkitrabatuzko baserri-etxea.

Eredu hauetako lehenak zutabeak kentzen ditu aurreko fatxadatik eta beheko solairuan ordura arte zegoen egur guztiaren ordez harlandua jarriko du. Behe-solairu osoa, horrela, fatxadaren eta teilatuaren pisu guztia eusten duen indartutako harlangaitzezko hormatal sendoaren bidez itxita geratuko da. Era honetara, lehenago presioak lau puntu zehatzen artean banatzen baziren, gaur egun eraikinaren oinarriaren perimetro osoan zehar banatuko dira.

Fatxadan ezarrita egongo den habe nagusi bakarra inprenta izango da. Ataripeko janben mentsuletan euskarrituko da eta sarritan hanka sendo edo zutabe bidez lagunduta egongo dena.

Goiko solairuetan harriz zein adreilu trinkoz betetako zuratuzko fabrikaren ohiko irudia mantenduko da. Oraindik, baoen gehienezko hermetizitatearen eta zuhurkeriaren printzipioa izango da; noski, ez dute balkoirik.

Endeitza Aurreko baserri-etxea
Errementari baserri-etxe (Errekalde, Errigoiti).
XVIII. mendeko baserri-etxe honetan eta
besteetan balkoi zabalak daude haize-artoa
lortzeko.

Talde honetan ondoko baserri-etxeak sar daitezke: Omabeiti (1807) eta Morgota (Basondo), Olakoa (1758) (Oma), Basozabal (Barrutia), Solozabal (1785) eta Orriaño (1891), Kortezubin; Landa (Landa) eta Goiengo (Goierri), Muruetan; Erritiz (Elexalde, Nabarniz); Bizkerre (Ajangiz); Intxaurrandi (Uarka, Arratzu); Errementari, Etxezarra eta Landiaga Goikoa (Errekalde), Agirre (Agirre), Mosueta eta Aikaran (Errekalde), Beitia eta Uriguen (Metxika), Aizetxebarria (Aiz), Zabala-Orueta (Zabala), Errigoitin; Nafarrolaerdiko eta Errenta, Bermeon; Atxerri (Altamira, Busturia); Mendiguren (Ordorika), Albizena (Berroja), Aurtenetxe eta Biesko (San Roman), Iberzarra eta Ibertxebarri (Ariatza), Urrieldu Erdikoa eta Axerreta Goikoa (Gorozika), Undabarrenengoa eta Undabeitia (Unda), Muxikan; Solarren Bekoa (Solarren, Mendata); Mendoza eta Musatabe (1766) (Zelaieta), Gautegiz Arteagan; Beiti (Morgaondo), Goikoetxe (1773) (Erroteta) eta Lekerikene (Lekerika), Bidaurreta (Meakaur), Morgan; Landa eta Albiz Mayor (Antzora), Bizkoetxe (Durukiz), Landaburu (Merrua) eta Beogoiko (Arboliz), Ibarrangelun; Anduitza Aurrekoa (Ea); Jaio Goikoa (Jaio), Matxinena eta Bengoetxe (Berreño), Bardija, Barrutieta, Mendiola Azpikoa eta Arbatzegi (San Migel), Gomengo (Uriona) eta Zuzaeta (Arbatzegi), Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen; Uribaztarre (Libano), Euleta, Arrietatxu eta Altamira (Goiri), eta Orbegoitia (Orbe), Arrietan.

Endeitza Aurreko baserri-etxea
Intxaurrandi baserri-etxea (Uarka, Arratzu).
XVII. gizaldiaren amaiera. Adreilu trinkozko
geruzak kare-mortero zurizko horma-hari
lodiekin tartekatzen dira. Batetik, materialen
kostua murrizteko eta, bestetik, koloreen
kontrasteak sortzen duen eragin estetikoa
bilatzeko.

Denborarekin, alboetako gorputz hauetan harlangaitzak altuera irabaziko du, estalkiraino helduko delarik. Egurra erabat kentzeko joera nabarmena egongo da.

Endeitza Aurreko baserri-etxea
Pagai Goikoa baserri-etxea (Agirre, Muxika).
XVI. gizaldiaren amaierako tokiko
arkitekturaren adibide adierazgarria,
hargintza- zein arotzeria-lanetan oso maila
altua baititu.

Halere, inprentaren gainean dagoen eremuan, eta horrek pisuarekiko duen erresistentzia txikiaren ondorioz, zuratua izaten jarraitu beharko du. Eraikuntza-eredu berri honek, XIX. mendera arte luzatuko den aldi oso berantiarrean, baimenduko du eraikinak altueran garapen hadiago izatea. Hiru solairuko eraikinak aurkitzea ohikoa izango da. Mota honetako adibideak dira: Betartza (Baraia, Errigoiti); Asua Goiko eta Asua Beko (Asua), Esturo Erdiko (Esturo), Goittie (Burdaria), Berroja Arandia (1894) (Berroja), Otxategi Bekoa (Ajuria), Etxebarri Izebal (Izebal), Pula Bekoa (Landost) eta Zubieta (San Román), Muxikan; Jaunsolo (Errekalde) eta Goikoetxe (Zendokiz), Gautegiz Arteagan; Arrotegi (Gabika, Ereño); Etxebarri (Lamikiz), Goiti (Marmiz) eta Soloburu (Olabe), Mendatan; Amone (Zallo, Gernika-Lumo); Zubiate (Zubiate), Intxaurrandi (Uarka) eta Iturburu (Gorozika), Arratzun; Orriaño (1891), Kortezubin; Barrenengoa (Baroa) eta Garunaga (Kanala), Sukarrietan; Trama, Tramene, Tramazabale, Izagirre, Azketa, Arostegi eta Aranagoiti, (Arane), Iparragirre eta Dondiz Goiko (Dondiz), Zigertatxu, Madariaga, Obar, Amille, Lumogoiti eta Bollegi (San Pedro), Elorrieta eta Bastegieta-Etxebarri (Bastegieta), Urremendi, Larrondo, Zallo, Abaliz-beheko eta Pedroene (Zallo), Gernika-Lumon.

Endeitza Aurreko baserri-etxea
Zabalajauregi edo Zabalatzeko baserri-etxea
(Elexalde, Nabarniz) tokiko ataripe
arkitrabatuzko baserri-etxe mota baten
aldaera da. Aldaera hori Iluntzar mendiaren
magalean garatu zen eta fatxadan
atzeratutako erdiko gorputzak bi balkoi
paralelo gainjarrita ditu. Horrela, eraikinak
altueran irabazten duela eta oinarrian
estutzen dela dirudi. Zehazki, Zabalajauregi
baserri-etxearen ataria Ereñoko kareharri
gorrian egindako zutabe toskanar batez
euskarritzen da.

Illuntzar Mendiaren magalean, Ereñoko eta Nabarnizko udalerrietan gehienbat, azken eredu horren tokiko aldaera bat garatu da: erdiko gorputza, ahulagoa, atzerantz egiten du fatxadan eta alboetako blokeen arteko hutsunean bi balkoi paralelo gainjarri ezartzen dira. Baserri-etxeak altueran irabazten duela eta oinarrian estutzen dela dirudi. Adibide adierazgarri batzuk ondokoak dira: Landeta (1888), Intxaurreta, Ibarguen (Intxaurraga) eta Zabalajauregi (Elexalde), Nabarnizen; Barrenetxe (Bollar-Akorda) eta Zendagorta Aurrekoa (Basetxeta), Ereñon; Agorria eta Berrenozelai (Arbatzegi, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz); Goiti (Marmiz, Mendata). Aipatutakoak arkitektura-kalitate dexentekoak dira. Halere, XVIII. mende amaierako baina batez ere XIX. mendeko hasierako baserri-etxe pobreagoetan eta gaizkien eraikitakoetan arestian aipatutako eredua ikustea ohikoena da. Beranduago garatu eta berez irisgarritasun zaileko auzo osoek, Mañu (Bermeo) esaterako, diseinu honekin zeharo bat datoz.

B.- Arkudun ataripeko baserri-etxea.

Paraleloki, oinarrizko garrantzia izango duen elementua sartuko da arkitekturan: ataripeko arkua, inprenta baztertzea baimenduko duena eta, pisu eta presio osoa janben gainean jarririk, fatxadaren zabaltasun osoan harria erabiltzea ekarriko duena.

Arkua era askotakoa (eskartzanoa, karpanela... zein erdi puntakoa) izan daitekeena harlanduzko ate-buruen edo janben gainean jarrita dago, inpostekin errematatua dagoena eta noizbehinka molduratuak izan daitezkeenak. Hari esker baoak erregularizatu egingo dira, lau edo bost ardatzetan eta bi solairu gehi ganbaran ordenatuko direlarik. Baserri-etxe mota honek dakarren diseinu-aurrerakuntzarik handiena horixe da: bao-kopurua handitzearekin batera, argitasuna ere nabarmenki areagotzen da; alboetako fatxadetan ere ikusten dira dira, eta aurreko fatxadan forja-balkoietan urratuta agertzen dira. Bao hauen ertzak harlandu onekoak dira, baita etxearen hegalak eta ataripeko uztaia ere.

Endeitza Aurreko baserri-etxea
Bidasolo baserri-etxea (Kanala, Gautegiz
Arteaga). 1758. Baserri-etxeetan ataripean
harrizko arkua hedatzen hasi zenean fatxada
lisoak, homogeneoak eta altuera
handiagokoak eraikitzea baimendu zuen.
Landa-etxearen sendotasunerako eta
bizigarritasunerako aurrerapausu handia
izan zen.

Herri-arkitekturaren esparruan harlanduzko arku-ataripearen hedatzeak oinarri argia du landa-eraikuntza aristokratikoan. XVII. mendeko oinetxe tzar batzuk, Etxezarreta (Zugastieta, Muxika) eta Zorroza (Morga) adibidez, harrizko arku nabarmenak dituzte eta baserri-etxeetakoak baino ehun urte lehenagokoak dira.

Arkudun baserri-etxeen hedatzea XVIII. mendearen bigarren erdialdean hasiko da, XIX. mendean bere gehienezko garapena lortu eta XX. medera arte irauteko. Zenbait kasutan harri-lantzean, apainketa-lantzean eta fatxadaren konposizio-orekan oso kalitate-maila altuak lortu dira. Baserri-etxe honek adituen eta profanoen artean sortu duen arretak herri-etxebizitza bizkaitar oro identifikatzeko eredu arketipikoa izatea ondorioztatu du.

Endeitza Aurreko baserri-etxea
Gezuraga baserri-etxea (Oñarte, Morga).
1865. Ataripeko sarreran harlanduzko arkua
duten baserri-etxeen tradizio barroko
luzearen oinorde ederra, baina berantiarra, da.

Ezagunak diren adibiderik aipagarrienak ondokoak dira: Sarrikolea (Errekalde), Bidasolo (1758) (Kanala), Naberan Atzeko (Isla Bekoa), Bekoetxe (Zendokiz), Gautegiz Arteagan; Zarrandiketxe (Zarra), Erdikoetxe (Urrutxua) eta Eriñosegi (Gola), Mendatan; Pagai Bekoa eta Egiarte Goiko (Agirre), Anporrena (1787) (Trupitxe), Otxategi Goiko (Ajuria), Munurrurtu (Ormaetxe), Biesko (San Roman), Muxikan; Orkondoagatzekoa (Orkondoaga), Bizkaigana (Bizkargana) eta Larrinaga (Larrinaga), Errigoitin; Gezuraga (1865) (Oñarte, Morga); Ibarraran eta Iturrioz (Elexalde), Merrukogeasko eta Natxitupe Beko (Natxitua), Otei (Ea)(1779) eta Gunengune (Bedarona), Ean; Ibarra (1877) (Lekerika), Nabarnizen; Auzokoa (Ispizua, Ajangiz); Mintegibekoa (Uarka) eta Telletxeondo (Loiola), Arratzun; Arribalzaga-goiko eta Arribalzaga-beheko (Zallo, Gernika-Lumo); Omagoieazkoa (1846) (Oma) eta Lezika (1761) (Basondo), Kortezubin; Merrugogeaskoa (1875) (Merrua), Elantxo (Lastarria), Torre (Gametxo), Artadi eta Sagatx (Akorda), Gogeasko (1911) (Garteiz), Ormetx (Ibinaga), Ibarraran (Elexalde) eta Iturrioz (Elexalde), Ibarrangelun; Azkarreta (Arbatzegi), Larrinagabarri (Totorika), Garro (San Migel), Gastañeta eta Gorostieta (Gerrika), Berexikua (1836) (Ganbe), Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen.

Eskualdearen Hego-ekialdean eredu honen azpimota bat garatu da eta baserri-etxe batzuetan ikus daiteke. Hauetan, ataripeko sarbidean arku bikiak dituzte zutabe bikoitzez banaturik. Honen adibideak dira: Aurtenetxe, Erregena eta Undajauregiren (Unda) erdiko gorputza, Oxinbaltza (1875) (Muniketa) eta Otxategi (Ajurias), Muxikan; Zugaza (Olabe, Mendata); eta Hanbre (1780) (Ganbe, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz).

Endeitza Aurreko baserri-etxea
Zugaza baserri-etxea XVIII. mendearen
amaieran eskualdeko baserri-etxe batzuk
hartzen duten maila altuaren adibide bikaina
da. Erakinaren tamaina handiari (bi
familientzat eraikitakoa) diseinu landuko
elementuak, ataripeko inpostak eta zutabe
toskanarra esaterako, gehitu behar zaizkio.

Ate-buruekin bat egiten duten harlanduzko arkudun baserri-etxeak eraikitzeko inguruko harrobietako kareharri grisa erabili da gehienetan. Halere, Ereñon, sarri erabilitako materiala udalerriko harrobietako batean lantzen zen kareharri gorria erabili zen. Horren adibideak dira: Goiztidi (1774) eta Aldagarai (1869) (Gabika), Zarragabeko (Akorda), Urrutigoiko, (1902) (Bollar) eta Aldekozea (Zeeta-Elexalde).

C.- Atariperik gabeko baserri-etxeak.

XIX. mendearen bigarren erdialdean eraikitako baserri-etxe batzuetan etxebizitza neoklasikoaren eta egoitza-kalitate handiagoa lortzeko saiakerak ataripearen eta bere aurretik dagoen arkuaren desagerpena ekarriko du. Horren ordez ateburudun sarbide ataria egongo da. Eraikinaren beste guztiak landa-etxearen ezaugarri propioak mantenduko ditu. Honen adibideak dira: Galdiz Etxebarri (Aldebazter, Ea); Landaluze (Forua); Goiria (1851) (Gorozika) eta Ibaigane (Zugaztieta), Muxikan; "margoen" deituriko baserri-etxea (1864) (Zelaieta, Gautegiz Arteaga); Errota etxea (1786), Goxeaskoa eta Errementarikua (Arbatzegi), Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen; Zeeta-Elexalde 11 eta Patxinena etxea, Ereñon (bien informazio gehiago izateko begiratu www.urdaibai.org); Erritiz Etxea, Nabarnizko dorretxea (www.urdaibai.org) eta Estanco, Nabarnizen; Seleta, Iberre... Mendatan; Migelene, Vista Alegre, Aldapa-Etxebarri... (La Villa), Abadetxea eta Casa del Coadjutor (Eleizalde), Errigoitin.

Endeitza Aurreko baserri-etxea
Aurtenetxe baserri-etxea (Unda, Muxika).
XIX. mendea. Fatxadan harlanduzko arku
bikoitza duen baserri-etxeak ez dira batere
ohikoak Busturialdean. Eskualdearen
hegoekialdean, Learekin eta Durangaldearekin
kontaktu-eremuetan bakarrik, ikus daitezke
eraikin nabarmen hauek.

D.- Beste baserri-etxe eredu batzuk.

Arrietan, XIX. mendean zehar eraikitako landa-etxe batzuk ez datoz bat "tipikoki bizkaitarra" deituriko eraikinen morfologia orokorrarekin, nahiz eta eraikin autoktonoak izan. Itxura oneko baserri-etxe kubikoak dira. Lau isurialdeko teilatua dute. Fatxada nagusian bi balkoi-ilara gainjarri dituzte. Eraikinaren egoitza-baldintzei lehentasuna ematen dion irizpidearen arabera eraikita daude, nekazal- eta abeltzain-ikuspegia bigarren mailan utziz. Koste ekonomiko handiagoko lanak dira. Izan ere, egurrezko oholtza fabrika erabat desagertzen da eta ataripea ateburudun sarreragatik ordezkatzen da. Eredu honen adibiderik adierazgarrienak Manenegoiko eta Oxinagaurreko dira.

Endeitza Aurreko baserri-etxea
Oxinagaurreko baserri-etxea (Arrieta).
Bolumen kubikoa, lau isurialdeko teilatua eta
fatxadaren gainean teilatu-hegal horizontala
edukitzeak baserri-etxe hau eskualdeko herri
-arkitekturaren panoraman elementu exotikoa
izatea ekarri du.

Muxikako udalerrian kantabriar baserri-etxearen ezaugarriak dauzkan eraikina dago, Asua auzoan. Etxe hau jarraiko pendizari eusten dion erdiko hormak dauzkan etxe-motan sailkatu daiteke. Oinarrizko ezaugarria, beraz, jarraiko pendizak egotea da, zatika banatzen direnak.

Bestalde, Gautegiz Arteagako Musatabe, Mendoza (Zelaieta) eta Jausolo (Errekalde) baserri-etxeen armarriak barrokoak dira, XVIII. mendekoak alegia. Morgota baserri-etxeak (Basondo, Kortezubi) ere armarri barrokoa dauka.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.