Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Egurrezko eskeletodun baserri-etxea XVII. mendean.

Nabarnizko Lekerika auzoan kokatuta dago.

Oin sakona du. Karrerapea EreƱoko kareharri gorrian egindako zutabearen gainean dago. Fatxadaren erdiko goialdea osatzen duen ataripearen ateburuko egurrezko haga handiak duela gutxi gehitutako balkoia eusten du. Ataripeko erdialde hau hegaletakoekin alderatuta atzeratuta dago eta egurrez egindako egitura du. Honek erretikulu erako armazoia osatzen du, goialdean izan ezik, soilik itxura bertikala duelako. Gainera, egur bi ditu jabaloiek deskribatzen duten triangelu moduko bat deskribatzen. Bertan, bigarren solairuan, leihatila bi eta ate bi sartu dira. Leihatilak erdiko hagak banatzen ditu. Ateak beheko solairuan daude, eskumaldean eta ezkerraldean kokatu direlarik. Bi horietatik balkoi luze batera heltzen da. Balkoi hau azken zaharberritzean gehitu da. Horretarako, ataripearen ateburuan egurrezko beste haga bat gehitu da. Bi egurrok osatzen duten triangelutik kanpo, bi leihatilen altura berean, bao karratuak eta neurri txikikoak daude, bakoitza alde banatara.

Ormaetxe baserri-etxea (Nabarniz)
Ormaetxe baserri-etxea (Nabarniz)

Ormatexea senitartekoen armarria fatxadaren eskumaldean kokatuta dago, horren goialdeko ezkerraldean hain zuzen ere. Alkantarako edo Santiagoko zaldunen titulua zutenenen ohiko armarria da. Ondoko ezaugarriak ditu: Armarriaren eremuaren barnealdean, bere osotasunean, sustraiak begien bistan dituen zuhaitza dago. Zuhaitzaren zurtoinean gainjarrita otso baten irudia eta mugimenda adierazita daude, den-dena ertzak borobilduta dituzten bost gurutzez inguratuta. Hiru izar goialdean, zuhaitz gainean, eta bi behealdean, beraren alde bakoitzean bat. Era berean, armarria bera inguratzen duen ertza goialdean eta hegaletako zati txiki baten biribildu egiten da.

Ormaetxe senitartekoen armarria
Ormaetxe senitartekoen armarria.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.