Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Jauregia eta etxe neoklasikoak

Abatetxe honek oinplano laukizuzen eta lau uretara egiten duen teilatua dauka. Fatxada pisu bik eta ganbarak osatzen dute. Beheko pisuan zein lehenengo pisuan zortzi ardatz dinteldun simetriko ditu. Bao eta izkinetan bistako harlandua dauka, eta gainerakoa hormarri zarpeatuarekin eginda dago. 1800. urtearen inguruan eraiki zuten eta 88.364 erreal kostatu zuen. Gaur egun, bertan, taberna-jatetxea, turismo-bulegoa eta museo etnografikoa daude.

Abatetxea (Mendata)
Abatetxea (Mendata).

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.