Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua» Jauregi eraikuntza

Jauregien eraikuntza-estilo anitz aurki daiteke Busturialdean. Errenazimentuak, arkitektura erlijiosoarekin gertatu ez den bezala, eragin txikia izan du. Alderantziz gertatu da arkitektura zibil barrokoarekin, XVII. mendearen amaieratik aurrera, errekuperazio ekonomikoarekin eta hazkunde demografikoarekin bat eginez, tipologia desberdineko eraikuntza ugari utzi dizkigu-eta. Neoklasizismoa ere adierazita agertzen zaigu, baina, kasu honetan, etxe handiekin, batez ere, abatetxeekin, nahiz eta landa-jauregia desagertuko ez den. 1856an eraikitako Arteagako gazteluarekin eraikuntza neoklasikoaren formek norabide berria hartzen hasiko dira. Horrela, XIX. mendearen amaieran, forma eklektikoek eta revivalistek, askotan nahastu egiten direnak, aztarna sakona utziko dute eskualdean. Hasiera batean, kanpotik ekarritako tipologiak agertuko dira, hotel neobarroko frantsesei dagozkienak batez ere. Baina ia berehala tokiko erreferentziak agertuko dira neopopulismoan.

Atal hau prestatzeko José Ángel Barrio Loza eta beste batzuek Arqueología, Urbanismo y Arquitectura Histórica. Bizkaia II. Markina-Ondarroa, Gernika-Bermeo, Plentzia-Mungia izenburupean argitaratutako lanean oinarritu gara. Has gaitezen, beraz, jauregi-eraikuntzaren eboluzio artistikoa ezagutzen Urdaibain.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.