URDAIBAI.ORG. URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK


Cabecera

Urdaibai Biosfera Erreserba » Geografia

Klima

Urdaibaik aniztasun handiko paisaia dauka. Kantaurirako bidean errekek paisaia sorta ederra irudikatzen dute.

Hiru dira nagusiki bereiz daitezkeen aldeak: garaiera txikiko mendi aldapatsuak; haran berdeen sakoneko erliebe leun eta laua, ibarrak eta padurak eta, azkenik, Kantauria den lautada urdin handia amildegi, portu eta hondartzen kontra gogorki jotzen duena.

Atxerre

Garrantzi handiko eta ondo kontserbatutako sistema natural harrigarriak aurki ditzakegu. Bereziki estuarioa, sistema karstikoa, Kantauriko artadiz osatutako baso zabala eta amildegiz eta hondartzez betetako itsasertz ederra, Izaro irlak apaindua.

Heldutasun ekologiko nabaria duten ekosistema hauekin batera, Urdaibain nekazal baliabide garrantsitsuak garatzen dira. Paisaia anitza, garrantzi historiko eta ekonomikoa duen euskal baserri tradizionala delarik erdigune. Hauek, soloz eta basoz inguraturik egon ohi dira, baserriari aberastasuna eta berezitasuna ematen diotenak. Hau dugu Euskal herriko garrantzi handienetarikoa duen paisaia.

Euskal kostaldea Europako Atlantiar Erregioaren barruan dago, bere ozeaniar klima hezea eta epela delarik. Zonalde hau Portugaletik eskandinabiar itsasertzeraino doan itsas zatia hartzen du bere barruan, kontinente barrutik frantziar eta alemaniar lautadetan zehar barreiatuz. Urdaibaik klima ozeanikoa du beraz eta, Kantauri itsasoak aldaki atmosferikoen normaltasuna mantentzen laguntzen du. Klima honen bereizgarri nagusiak honakoak dira: aldaketa termiko txikiak, urteko euri jasen banaketa homogeneoa eta izeozteen nolabaiteko gabezia.

Baserria Izaro

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2008.

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.

Firefox deskargatu Thunderbird deskargatu