Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Apainketa

Ozamiz-Jaunsolo abizen konposatu noblea eta ospetsua da. Bere etimologiak ondoko esanahia du: “Jaunaren askisoroa”, eta bere sorlekua eta jaiotza XV. mendearen hasieratik Bizkaiko probintziako lurretan kokatzen da. Hastapeneko bere oinetxeak, besteak beste, Gautegiz Arteagako elizatean, Gernikako barruti judizialean, kokatu ziren. Senideen itunen bitartez Ozamiz-Jaunsolo deitu ziren eta 1643an Jaunsolo armarriarekin ohoratu zuten bere oinetxea, armarria etxearen aurrealdean erakutsiz hain zuzen ere.

Bere armak ondokoak dira: “Harmarri zatitua”: 1a urdin iluneko eremuan, zilarrezko xingola paralelo birekin, eta azpian sei puntako urrezko hiru izar gaizki ordenatuta, ohorearen lekuan zilarrezko hazten ari den tornadoa, eta puntan urrezko bi giltza, sotuer-eran kokatuta; eta 2.ean zilar-eremuan, bi otso beltz ibiltariz osatuta, Paloan kokatuta, gorri bizi koloreko gazteluaren gainean.

Ozamiz-Jaunsolo abizenaren armarria.
Ozamiz-Jaunsolo abizenaren armarria.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.