Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Apainketa

Altamira baserri-etxea Morgako Menika-Oñarte auzoan kokatuta dago.

Harlauzadun karrerapean, barnerako sarbide dinteldunaren gainean, armarri polita du. Armarriaren alde bietara año de 1772 data jarrita dago. Bere trazaketa oso soila eta landatarra da. Bai trazaketa bai eta bera laguntzen duen data ere lerro eskematiko hutsak dira. Bertan, bi kasetoietan bananduta, alde batetik, irudi zoomorfoa dago zuhaitz azpian eta, beste aldetik, gurutze bat dago. Hau guzti hau sarrerako dintela den harlandu bakar eta handian landuta dago.

Altamira abizenaren armarria
Altamira abizenaren armarria.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.