Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxe gotiko-errenazentista

Artikan (Bermeo) kokatutako baserri-etxe hau 1500 urte aldera eraiki zen abeltzaintzan eta basogintzan erabiltzeko asmoz. Neurri handiko eraikin honen fatxadan etarte zabala erakusten du. Atariaren hondoan arku handi puntadun eta adobelatua zuen. Badu beste elementu gotiko bat, fatxadaren eskumaldean teilatu-hegalaren azpian dago: bi bao txiki geminatu. Baserri-etxearen oinak eraberritze desberdinengatik aldaketa handiak jasan ditu, lau maizter-familia artean banatu egin baitzen. Gaur egun, zeharo hondatuta dago.

Aztarnak
Bermeon aurki daitezkeen aztarnarik zaharrenak XVI. mendearen hasierakoak dira, 1500 baino lehenagokoak zehatzago, eta baserri-etxe gotiko-errenazentistaren ezaugarriekin bat datoz. Tribis baserri-etxea da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.