Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxe gotiko-errenazentista

Biesko baserri-etxea Foruko Elexalde auzoan dago.

Sute desberdinak jaso zituenez litekeena da, ezaugarri gotikoerrenazentistak galdu izana, atzealdeko hormako bi leiho ojibal txikiak izan ezik. Oina angeluzuzena da eta teilatua bi isurialdekoa. Bi solairu eta ganbara du. Beheko solairua harlangaitzezkoa da, hegalak izan ezik harlanduzkoak direlako. Fatxadan zurtoinen artean zutikodun karrerape zabala irekitzen da. Bere gainean egurrezko eta adreiluzko armazoia dago. Beheko solairuan, ezkerreko zurtoinaren ondoan, Biesko oinetxeari dagokion armarria dago.

Biesko
Biesko baserri-etxea udalerri honetako XVI. mendeko nekazal-arkitekturaren adibide aproposa da, nahiz eta XIX. eta XX. mendeko handipenak eta aldaketak badituen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.