Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Etxe garaikidea

XIX. mendetik Liverpoolen (Ingalaterra) kokaturiko izen bereko untziolaren jabea zen Larrinaga familiak eraikitako jauregia dugu. Bigarren Inperioko Parisko hotel neobarroko frantsesen eta beraz Charles Garnier arkitektuaren eragin nabarmena erakusten du. Orohar, tamaina egokia du Izkinetako gorpuak altuera handiagokoak dira eta erdiko gorpuarekin alderatuta aurreratuta agertzen dira. Izan ere, eraikin honek Frantziako arkitekturaren konstante ugari errepikatzen ditu: masarda eta tximiri ugari teilatuetan, kuxin-erako kantoiak eta hesi indartsua etxea inguratuz.

Larrinaga (Mundaka).
Larrinaga (Mundaka).

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.