Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Etxe garaikidea

Salbuetsita dagoen eraikin honek aurrealdean lorategia du eta 1926an eraiki zuten. Txalet honetan estilo menditarraren konstante gehienak behatu daitezke. Oinplano lauangeluarra du. Hegaleko dorrea angeluzuzena da. Itxidurako hormak kuboak ditu erpinetan eta teilatu-hegala inklinazio handikoa da. Solairu biko eraikina da, dorrea izan ezik. Goiko solairu osoko horma luzituta dago eta erdialdean balkoia du, arkitektura tradizional kantabroan oso karakteristikoa dena, eta hegaletako gorpuetatik suhesiz bananduta dago. Suhesiak bola handiekin apainduta dago eta egurrezko-armazoiaren antza hartzen duen apaindura arina jarri zion arkitektuak. Etxearen baoak eta hegalak harlanduz birhesituta eta apainduta daude. Azkenez, etxearen hegalean aipatutako dorrea altxatzen da. Bao handiak ditu eta goikoan alde bakoitzean puntu erdiko hiru leiho txiki daude. Amaitzeko, leihoen, balkoien eta kanpoko burdin hesiaren forja aipatu behar da.

Amaia Enea (Mundaka)
Amaia Enea (Mundaka).

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.