URDAIBAI.ORG. URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK


Cabecera

Urdaibai Biosfera Erreserba » Beste talde batzuk

Urdaibai-Hegaztiak taldea

Urdaibai-Hegaztiak taldea
Urdaibai-Hegaztiak taldea
Alcaudon-dorsirrojo

URDAIBAI-HEGAZTIAK taldea 2002. urtean sortutako taldea da, Urdaibai Biosfera Erreserbako hegazti-fauna aztertu eta ikertzeko asmoarekin.

Hegaztien biologiaren zenbait alderdiri buruzko aldizkako informazioa jasotzeko bidea ematen digun eraztunketa zientifikorako estazioa dugu lanleku. Gaur egun, aurrerago aipatu duguna egiteko Gasteizko Garaioko beste batekin gaude koordinatuta, eta biak NYCTICORAX eranztunketa taldeko kide gara.

Azken hiru urteotan hegaztiak ikertzen ibili da, eta epe horretan, 90 espezietako 10.000 hegazti inguru ikertu ditu. Ikerketa horietako gehienak naturak eskaintzen duen ikuskizun eta misteriorik handienetako batean daude oinarrituta, hegaztien migrazioan alegia.

Urdaibai-Hegaztiak taldea
Gure zentrua

Elkarte honek, Bizkaiko Gautegiz-Arteagan kokatuta dagoen Hegaztien Migrazio Zentrua edo Bird Migration Centre deritzona kudeatzen du.

Urdaibai-Hegaztiak taldea
Gure zentrua

Talde honen inguruan informazio gehiago izan nahi baduzue:

URDAIBAI HEGAZTIAK
Orueta Auzoa 7
48314 Gautegiz Arteaga (Bizkaia)
Telefonoa: 94 625 31 86
Faxa: 94 625 21 38
jmunamuno@urdaibai-hegaztiak.com
birdringing@urdaibai-hegaztiak.com
www.urdaibai-hegaztiak.com>www.urdaibai-hegaztiak.com

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2008.

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.

Firefox deskargatu Thunderbird deskargatu