Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Geologia

4. Arroka azalaramenduak

Harri azaleramendu zaharrenak Triasikoko buztinak dira (190 milioi urte inguru), Busturiko Axpetik eta Kanalatik Gernikaraino zabaltzen direnak. Haien artean ofiten intrusioak agertzen dira, gris berdats koloreko harri subolkanikoak. Horren azaleramenduak oinarri moduko buztin lautadaren gainean altxatzen dira erliebe leuneko domoak eratuaz, hala nola Goitibu Mendikoa (106 metro itsasoaren gainetik-m.i.g.) Enderika azpian eta Terlegizekoa Kortezubin, Gaitokakoa (56 m.i.g.) Foruan edo Goierrikoa (88 m.i.g.) Muruetan. Ofitak ere agertzen dira Ozollon eta Mendalduan (Gautegiz Arteaga), bai eta Kobeaga Gane, Lagako hondartzaren gainean, eta Ibi¤aga azpian (Ibarrangelu) ere.

Triasikoko buztinak Kortezubin, errepide alboan
Triasikoko buztinak
Triasikoko ofitak Ajangizen, errepide ondoan
Triasikoko ofitak

Bizkaian, Jurasikoko azaleramendu bakarrak Urdaibaikoak dira. Ibaiadarraren bi aldetan, Sukarrietan eta Elexalde (Forua) artean ezkerraldean eta Arbeitik (Kanala) Bekoa Irlaraino (Gautegiz Arteaga) eskumaldean. Kareharrizko merlen lerro estu bi azaleratzen dira, Anmonites eta Belemites fosil ugari duten karearri trinko eta ilunez jarraiturik. Aldi Kretazikokoak diren Weald girotik etorritako harriak bi lerro luze eta estutatik zehar zabaltzen dira: horietako bat Ere¤o eta Nabarniz artean dago kokaturik, Kanalako (Gautegiz Arteaga) estratu jurasiko gainean duen jarraipenetik deskonektaturik eta bestea Busturiko Jurasikoaren gainean. Jasaten duten presioagatik arbel itxura duten margo-kareharriez osatuta daude, limolita beltzak eta sustantzia ferruginosoek tindatutako hareharri mikazeoen moduko harri sedimentarioekin batera. Haietan ugari dira gasteropodo, ostrakodo, okobiko eta beste ornogabe batzuen fosilak.

Nabarnizko Elezalde auzoa
Nabarnizko Elexalde auzoa Jurasikoko materialen gainean dago kokatuta

Eskualdean zabalera eta indar handiagoa konplexu urgoniarrak dituzte, aldeko kareharri organikozko tontor eta mendilerro handiek errepresentaturik dagoena. Ibaiadarraren eskumaldean Nabarnizeko Iluntzar menditik datoz Ere¤ozar eta Atxerre mendietaraino, Antxon Azpia lur-muturrean itsasora helduaz. Leku horretan harriak marga antzeko osagaia dauka. Ogo¤oko Harkaitza azaleramendu urgoniar garbia dugu, Arbolitzeko itsasbazterra bezala, Kobeagako multzo ofitikoaren ekialdean. Ezkerraldean kareharri organikoek zabalera txikiagoa hartzen dute Foruko Atxapuntan (Busturia) jarraitzen duen ilara estua eratuaz. Altamirako faila (Busturia) estratu urgoniarrak lur bana aurrera egiten du bostehun metro ozta-ozta Itsasadarraren paraleloki Sukarrietaraino jarraitzeko.

Andrabideko harrobia
Andrabideko harrobia
Busturiako Atxapunta
Busturiako Atxapunta

Aipatutako kareharrizko azaleramenduen gainean egun dauden kantauriar artadi gehienak hazten dira. Arrezife fosilaren aintzinako haustura eta aireko karbono dioxidoaz harremanetan egoteagatik kareharria uretan disolbatzearekin batera, karst sortarazten duen higadura prozesu bitxia eragiten du. Higadura karstikoak dolina izenaz ezagutzen diren koba, sima eta zulogune koniko txikien sareak sortzen ditu lurrean. Guzti horietatik eskorrentiako urak zirkulatzen dira. Dolina bat baino gehiago elkarrekin lotzen direnean hondo zabaleko haran itxiaren itxura duen zulogune handia eragiten dute. Zulogune hori "uvala" izenaz ezagutzen da. "Uval"en adibide ezin hobeak dira Bollar, Basondo eta Mallukuko haranak, besteak beste. Atxerre eta Ere¤ozar mendiek menperatutako kareharrizko mendi multzoek bilakaera karstikoaren elementu tipiko guztiak dituzte.

Sistema karstikoa
Omako haranean karstan sortzen diren elementu tipiko guztiak aurki daitezke

Urdaibaiko kareharrizko mendiek harria eman diote bertako biztanleei orain dela mila urtetatik ona. Harri ateratze lanen aztarnak gelditzen dira lurralde osotik bananduta eta gaur egun ustiatzen ari dira oraindik Foruko Atxako (Forua) eta Muruetaganeko (Ere¤o) harrobiak. Iharduera honek aldeko kantauriar Artadiari eragiten dio bere osotasunean eta bere zabaleran, bere ingurune fisikoa larriki aldatuaz.

Foruko Atxako harrobia
Foruko Atxako harrobia, egunean, Urdaibai Biosferan martxan dagoen harrobi bakarra

Aldi supraurgoniarretik datozen estratuen konplexuak zabalera handia hartzen du Urdaibain. Buztin, marga eta aldi albienerreko hareharrietan agertzen dira, lurraldean txandakaturik Puntaburu eta Goikogane (Kortezubi), Arrola (Nabarniz), Elexalde (Mendata) eta Berre¤o (Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz) artean, Biosfera Erreserbaren mugak Ibarrolatik (Aulesti) gaindituaz eta Markina, Elgoibar eta Azkoitiruntz jarraituaz.

Arrola mendiko historiaurreko kastroan zein etxabereak kotrolatuta izateko egindako harrizko paretan aldi albienerreko materialak ikus daitezke.

Arrolako hareharriak
Arrola mendia

Baina aldi supraurgoniarraren ezaugarri den flyschak bere adierazpiderik handiena ezkerraldeko lurralde zabalean aukitzen du, Karabizurieta (313 m.i.g. Forua) eta Kurtzegane (Arrieta) mendien artean, Matxitxakoko labarretaraino, itsasadarrera Astoagan (Mundaka) helduaz. Biosfera Erreserbaren eskumako zatiak ere badauka bere azaleramendua: ekialdetik ertzetik Ogo¤o mendiaren kantala urgoniarra doa eta hantxe, Elantxobeko harriak laban egiten du flyscharen beraren gainetik; Aldamizeraino (Gautegiz Arteaga) heltzen da eta Natxitua, Ea eta Ispazter herrietaruntz zabaltzen da, azken hauek Biosfera Erreserbatik kanpo.

Matxitxako Lurmuturraren labarrak
Matxitxako Lurmuturraren labarrak

Okaren arrotik gora joanaz Kretazikoaren mailarik gazteenetara iristen gara. Maila horiek IM-HE diagonalaren arabera beherago dauden azaleramenduen bandak gurutzatzen dituzte eta eskualdea Maiaga (Errigoiti) eta Makietagane (224 m.i.g. Morga) mendietatik, mendebaldetik, Berre¤o eta Ganbiribil (460 m.i.g. Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz) mendietaraino, ekialdetik, zeharkatzen dituzte. Alde horretan konposaketa anitzeko eta dilatazio zaileko harri igneoak agertzen dira berriro.

Pillow labak
"Pillow labak" edo "kuxin labak" Mendatan

Kosnoagako mendiak, Gernika-Lumo hiriaren gainean, Baldatikatik (Forua) eta Metxikatik (Errigoiti) zabaltzen den, Biosfera Erreserbaren mugak gainditu Libaon Mungiako haranera iritsi eta, etenaldi txikiaren ostean, Me¤akatik eta Larrauritik jarraituaz Maruri inguruetan bukatuko den laba zelai estuaren hasiera markatzen du. Bizkaia aintzinean estaltzen zuen itsasoaren azpian hoztu eta borobil itxura hartu zuten laben koladak dira. Borobil itxura horregatik laba horiei "laba kuxinak" deitzen zaie. Garbi ikusten dira Gernika eta Lumo arteko errepidearen ezpondetan. Basalto eta andesiten serie bolkanikokoak dira. Eskumako aldean, Burgoganako menditik (Ajangiz) banda horien jarraipena doa Zarramenta (Mendata) igaroaz Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeraino, eta etenaldi labur askoren ostean Eibarko eremu bolkanikoa agertzen da berriro Guipuzkoan.

Fruizko udalerrian, Urdaibaitik kanpo, udalerri hau Mungiakoarekin lotzen duen errepide ondoan, geologiaren formazio zoragarria beha dezakegu, basaltozko zutabe hexagonalez osatutakoa alegia. (Fruizko basaltoak)

Marga eta kareharrien azaleramenduen masa zabalak aurreko estratuak estaltzen ditu hareharriez txandakaturik eta Aro sekundarioaren bukaera markatzen du. Aro honetako harrien eta Tertziariokoen arteko muga, Urdaibain, marga-karearrizko banda estuak seinalatzen du. Banda hori Muxikako udalerrian agertzen da Bizkargi eta Arburu (352 m.i.g.) mendiek eta Zugastietaren hegoaldeko lurraldeak osatutako mendilerrotik Urrutxuaraino eta Goro¤o mendiraino, Biosfera Erreserbaren hegoekialdeko mugetan. Erraz haus daitekeen estratu samur hau, Oka ibaiak higatzen du, izena ematen dion auzuneko ur jauziak sortaraziaz. Maila honen gainean, Oiz mendiaren inguruetan azken jalgipen geruzak altxatzen dira, Tertziarioaren hasieran osatutakoak. Aurrekoen paraleloa ere den beste banda bat osatzen dute eta banda horrek Bizkaia diagonalki zeharkatzen du, Ermuatik Getxo eta Berangoraino. Tertziarioko harri hauek, turbidita eta hareharriek, Urdaibaiko lurraldea hegoaldetik ixten dute, egun bere hasierako lodieraren zati handia bota eta garraiatu egin duen higadurak zulatuta dagoen Oizko sinklinalaren tolesduraren zatia osatuaz.

Bi argazki hauen bitartez argi gelditzen da zein izan den eta zein den oraindik ere flysch honen eragina errepidearen zein trenbidearen eraikuntzan.

Oka auzoa
Oka auzoa
Oka auzoa
Oka auzoa

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.