Urdaibai Biosfera Erreserba » Geografia » Irlak eta uhartetxoak

Ekaitz-txori moduan ezaguna den hegaztia arrakalak eta zulo txikiak ari da bilatzen gauez bere kumeak aurrera ateratzeko. Modu hortara lortzen du harrapakari lurtarretatik, batez ere arratoietatik, babestuta egotea. Gure uharteak, oso habita egokiak dira hegazti batzurentzat kostaren beste inon aurkitzen ez duten lasaitasuna bilatzeko. Ekaitz-txori edo kaio hankahoriarekin batera oso ikusgarriak diren lertxuntxoa eta ubarroi mottoduna aurki daitezke.

Itsasoak uharteak inguratzen dituenez oso zaila da horietara hurbiltzea, munduko beste aldeetatik isolatuz. Kolonizatzen dituzten landare eta animaliak beste eremu geografikoetan bizi diren beren ahaideekin dituzten kontaktuak galtzera ailega daitezke. Horregatik, uharte eta uhartetxoetan endemismo -bizi-forma berezi eta esklusiboak- ugari aurki daitezke. Baina gure irlak kontinentalak dira. Hau da, beren historia geologikoko momenturen batean kontinentera lotuta zeuden. Halere, euskal kostaldeko landare ohikoekin, itsas mihilua edo itsas zain-belarra esaterako, batera, beste berezitasun botaniko batzuk ere aurki daitezke. Honelakoak dira oso mehatxatuta dagoen Lavatera arborea, bere populaziorik handiena Izaro irlan dago, eta baso olibondoa XIX. mendearen erdialdetik Aketx uhartetxoan aipatzen dena.

Ez ditzagun ahaztu itsaspean eratzen diren mikrohabitat desberdinak. Hemen biologariak oso aurkikuntza interesgarriak egin ditzake: algak, belakiak, gorgoniak... Baina itsasoak berak bere indar erraldoiarekin sortu dituen uharteak eta uhartetxoak desagertarazi egingo ditu bere ekinarekin. Hau milako urte buruan gertatuko da. Ordurarte, tentu handiz jokatu behar dugu, bertako altxor naturalak arriskuan jar ditzaketen zenbait ekintza ekidituz. Tartean, euren historia luzean eskualde honetako kulturarako izan duten garrantziaz goza dezakegu, kontu ugari sortu baitituzte uharteok eta sortu baititugu gizakiok beren inguruan.

Urdaibai Biosferako Erreserban eta bere aldamenik hurbilenean beste batzuen artean ondoko irlak eta irlatxoak aurki ditzakegu: Gaztelugatxe, Aketx, Margutxiki, Txatxarramendi, Sandindere, Izaro eta Otzarri.

Ondoren aurreko zenbaitsuen inguruan informazio apur bat gehitzen dugu. Horretarako ikusi gura duzunaren gainean klik egin.

Aukeratu irla edo uhartetxoa:

Orain arte esandakoaz informazio gehiago izateko hurrengoko argitalpenak aholkatzen dizkizuegu:

  • Izaro, historias y tradiciones.
    Antón Erkoreka. Ed. Ekain, 1997.
  • La colonización de las islas e islotes del litoral vasco: atalayeros, militares y eremitas.
    Anton Erkoreka.
  • La Bizkaia Insular.
    Alberto López Etxebarrieta. Ed. BBK, 1991.
  • La isla de Izaro.
    Asociación Cultural Urdaibai Txatxi. Ed. Urdaibai Txatxi, Sukarrieta, 1996.
  • Txatxarramendiko Parke Botanikoaren Minigida.
    Sukarrietako Udala, 2006.

Gaztelugatxe Donienen kokaturiko interpretazio-panelak informazio-iturritzat erabili dira.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.