Urdaibai Biosfera Erreserba » Geografia » Hondartzak

Busturialdea-Urdaibain, goizeko lanbro artetik sortzen da Euskal Herriko natura-guneik garrantzitsuenetako bat, Urdaibai Biosfera Erreserba hain zuzen ere. Itsasoraino heltzen diren baso eta haranak, olatuen joan-etorria zaintzen duten itsaslabarrak eta hondartza lasaiak, denbora geldiaratzeko modukoak. Padurak eta herrixkak, ametsetako toki zoragarri hau miresten duten herriarekin. Hemen argiak uraren berdearekin eta zeruaren urdinarekin bat egiten du; estuario miragarriak espazioaren handitasuna eta magia guztia agerian uzten ditu.

Busturialdeko hondartzak zentzumen guztien gozagarri dira urte osoan: hondartza handiak edo Kantaurialdeko xarma biltzen duten ezkutuko kala txikiak, itsaso haerretuaren babesleku eta itsaslabar izugarrien zaindari direnak. Udan oporretako giroa eta zalaparta izan ohi da, eta neguan, berriz, bakardadearen lasaitasuna.

Etzanda egon zaitezke, lasai-lasai eguzkia hartzen hondartzetan edo hamaika jarduera eta ekintza egiten, inguruak eskaintzen dituen aukerak baliatuz.

Urdaibai Biosfera Erreserban, Euskal Herriko toki pribilegiatuenetako batean dauden hamabi hondartzek ongietorria egingo dizute eta erraz ahaztuko ez dituzun egun batzuk pasatzera gonbidatuko zaituzte.

Ondoan dauzkazu babesgune honetan eta bere inguruan aukituko dituzun guneak. Horietako edozeinaren gainean sakatuz bere inguruko informazioa gehiago lortuko duzu.

Aukeratu hondartza:

A. Ezkerraldean.

B. Eskumaldean.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.