Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Ekosistemak » Erakunde desberdinek ekosistemekin lotutako aurrera eramandako aktibitateak » Euskadiko Biodibertsitate Zentroa

Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa – Madariaga Dorretxea, Ihobek kudeatzen du; hots, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita dagoen Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak.

Euskal Autonomia Erkidegoan biodibertsitatea eta naturaren ezagutza sustatzeko helburu nagusiarekin sortzen da eta, era berean, biodibertsitatearen garrantzia azpimarratzeko premiarekin ere; edo gauza bera dena, biodibertsitateak gizakioi ematen dizkigun onurak eta espezien desagertzearekin galtzen duguna ezagutzera emateko.

Busturian (Bizkaia) kokatuta dago Urdaibairen erdigunean.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxeak erakusketa iraunkorra eta behin-behineko erakusketentzako guneak ditu. Bere instalazioetan ekintza ezberdinak egiteko gelak daude: jardunaldiak, biltzarrak, tailer hezgarriak eta formaziozkoak, eta padura ikusteko behatokia.

Gune honetako helburua, bisitariei dibertsitate biologikoaren kontzeptuaren gain informatzea da, pertsonei modu elkarreragile eta dinamiko batez hurbiltzea, bere ezagutza eta natura bere barietate funtzionalean eta estetikoan errespetatzea bultzatuz.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak partehartzeko ekintzen programa ere badauka gure biodibertsitatearen kontserbazioaren garrantzia jendaurrekoari ezagutarazteko. Ekintza programatu guztiak hurrengo honetarako erabiltzen dira:

- Biodibertsitateari buruzko ezagutza sustatzeko

- Ondare naturala gizarte onura gisa lortzeko

- Giza kontzientzia bultzatzeko: naturaren parte gara

- Euskadiko ondare natural ikusgarria erakusteko

- Urdaibaik, inguru pribilegiatu gisa duen paper garrantzitsua erakustea, ekosistema desberdinak direla eta.

Zetazeoak euren berezko ingurumenean behatzeko irtenaldiak Hegaluzerekin eta Ambar elkarteko kideekin koordinazioa ekipamendu honetatik egiten da.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxea ekipamenduarekin kontaktuan jartzeko 94 687 04 02 telefono-zenbakia edota info@torremadariaga.org helbide elektronikoa erabil dezakezue.

www.torremadariaga.org web-orrialdean ekipamendu honen inguruan informazio gehiago aurkituko duzue.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.