Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Ekosistemak » Erakunde desberdinek ekosistemekin lotutako aurrera eramandako aktibitateak » Gaztelugatxeko Biotopo Babestua.

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren mugetatik kanpo, baina bere aldamenean, Gaztelugatxeko Biotopo Babestua dago.

EAEn, 1990eko hasieran, lehorreko natur parkeen sarea eratzen doa ekosistemarik enblematikoenak, dibertsoenak, mehatxatuenak edo balio naturalistiko eta paisajistiko handienak dituztenak gordetze aldera.

Itsas ingurunean, berriz, gure kostaldeko ekosistemarik esangarritsuenak gordetzeko oraindik ez zen inolako babesgunerik, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren baitan dagoen Mundakako estuarioa izan ezik. Padura-eremu desberdinak babesteko proiektuak edo ideiak egon bazeuden, baina ez itsaso-zabalean babesteko. Horregatik, orduko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Naturalaren Antolaketa eta Ikerketarako Zuzendaritzak Gaztelugatxe Doniene Itsas Biotopo Babestua izendatzeko beharrezkoak diren oinarri teknikoak ezartzeko ikerketak martxan jarri zituen. Modu honetara, iraileko 15eko 229/1998 Dekretuarekin (1998ko urriaren 2an argitaratu zen EHAA) era honetako Euskadiko lehen erreserba bihurtu zen.

Gaztelugatxeko Biotopo Babestua
Gaztelugatxeko Biotopo Babestua.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.