Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Ekosistemak » Erakunde desberdinek ekosistemekin lotutako aurrera eramandako aktibitateak » Adeve

Atal honetan ADEVE (Iraungitzeko Zorian dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa / Asociación de Defensa de las Especies en Vías de Extinción) sartu da dituzten argitalpen interesgarriengatik eta horietako zenbait atal hau prestatzeko erabilgarri suertatu zaizkigulako.

ADEVE Euskal Herriko elkargo kontserbazonista da. Bere helburuen artean, gure fauna eta flora errespetatzeko eta euren ikerketa zientifikoa egiteko gizartea sentsibilizatzea dago. Horretarako bi natura-aldizkari argitaratzen ditu. Bata, "La voz de la naturaleza-Naturaren ahotsa" eta, bestea, "Euskal Herriko natura" (azken hau euskara hutsean). Era berean, Euskal Herriko fauna, flora eta natura-eremuen inguruan liburuak argitaratzen ditu.

Ondoren, atala prestatzeko erabilitako zenbait liburu aipatzen dira. Parentesi artean argitalpen-data agertzen da.

  • + Gaztelugatxeko Doniene aldeko Biotopo Babestua. Flora eta fauna (2006).
  • + Euskal Herriko Lore Gabeko Landareak (2006).
  • + Euskal Herriko Kostaldeko Algak (2005).
  • + Izaroko irlako itsaspeko fauna (2004).
  • + Urdaibaiko itsaspeko flora eta fauna (2002).

www.adeve.es web-orrialdean elkargo honen inguruan informazio gehiago, bai eta argitaratutako materialen inguruan ere, jasoko duzue.

Elkargoaren helbide elektronikoa ondokoa da: adeve.2@euskalnet.net

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.