Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Urtubiaga errota aitzinean Natxituko elizatean kokatuta zegoen. Gaur egun, berau Eako Udalerriaren herri bat da. Beraz, errota hau Eako Olak auzoan, Ea errota baino apur bat gorago, kokatuta dago.

Arginerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

1656ko Notaritza-Protokolo batean aipatzen denez maizterrak 517 erreal ordaintzen zituen.

1746ko fogerazioan jabeak Juan Aranzibiaren eta Jokin Ibarraren oinordekoak ziren. S. J. Urtubiagari alotuta zioten.

1799ko Propio eta Arieletan jabea Jose Ignacio Unzeta zen eta alokatuta zuen 748 errealen truke.

1810eko Lurralde-Estatistiketan jabea eta errotaria Santiago Unzeta zen. 748 errealeko errenta lortzen zuen.

1863ko Lurralde-Estatistiketan jabea Jose Domingo Etxebarria zen eta ustiakuntza-mota ez da aipatzen. 1.100 errealeko errenta lortzen zuen.

Urtubiaga errota
Urtubiaga errota (Ea).

Oraindik orain, errotaren zenbait elementu (kaltzea, antepara...) osorik ditu. Bi errota-ardatz izan zituen.

Gaur egun ez da martxan.

Urtubiaga burdinola ere izan zen.

1725eko Notaritza-Protokolo batean, lehen aldiz, Natxituari dagokion Eako Herrian Urtubiaga burdinola dagoela aipatzen da. Agirian “la ferrería nueva de Nachitua” irakur daiteke.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.