Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Gernika-Lumoko Errenteria auzoan Urrengoerrota kalea dago izen bereko errota kokatuta egon zen inguruan.

Agirietara begiratuta, 1592tik harrezkero daukagu errota horren berri, Urrengo izeneko errotaren zortzirena saltzeko kontuak batzen dituen agiritik. Geroagoko beste dokumentu batzuetan Errenteria edo Madalengo errota legez ere aipatzen da, Madalena ermitaren ondoan baitzegoen.

1600ean, arotzeriako maisu bi Juan Ortiz Ibinarriaga ajangiztarrak Urrengo errotarako egin eta eraikitako presa berria aztertzera joan izanaren berri biltzen duen dokumentuan aipatzen da berriro:

"Averiguación de una obra y apreciamiento:

En el campo y robledal de junto a la ermita de La Magdalena del concejo de Ajanguiz, en este Señorío de Bizkaia, a veinticuatro días del mes de julio del año mil y seiscientos.

Por testimonio de mí, Martín de Aurrecoechea, escribano público de su majestad en esta merindad de Busturia, parecieron presentes: De la una parte, Diego de Mascarua, vecino que dijo ser de la anteigleia de San Martín de Arrieta. Y de la otra Simón de Landa, vecino que dijo ser de la anteiglesia de Murueta, los dos maestros carpinteros.

Y dijeron que este día habían venido a apreciar una presa nueva que Juan Ortiz de Ybinarriaga (vecino del dicho concejo) había hecho y edificado en el río Jagoa, qe viene a su molino que está junto al dicho puerto, que llaman de Urraengoerrota), que era de cinco parzoneros como eran doña Magdalena de Belendiz y Urtiz de Zubiaur, de doña María López de Olaeta y de Rentería y su marido, de (...) Martínez Carra, de (...) Calvidea, y de doña María Martínez de Barraondo.

Y que según tenían entendido, a pedimiento de los dichos parzoneros, el dicho Juan Ortiz de Ybinarriaga había hecho las dichas obras (...) Y Diego de Mascarua, como tal oficial apreciador de las dichas obras (...) y Simón de Landa (...), dijeron que habían visto las dichas obras y presa que había hecho para el dicho molino, juzgando cada cosa, por si todo lo que está hecho es conforme a sus pareceres (...) Y dijeron que la presa nueva valía y montaba 2.900 reales (...)".

1799ko Propio eta Arielen informazioaren arabera Urrengoerrota errotak hiru jabe izan zituen, honela banatuta: Lehen zatia Lumoko On Manuel Maria Urdaibai; bigarren zatia, Lumoko On Manuel Maria Ariz eta, hirugarren zatia, Gernikako On Joseph Joakin Loizaga. Errenterua Frantzisko Orueta zen eta 1672, 660 eta 330 erreal, hurrenez hurren, ordaintzen zituen.

Urrengoerrota
Urrengoerrota kalea
(Errenteria auzoa, Gernika-Lumo).

1862an Jose Mazarredo zen jabea. 20 zali eta turbina zituen. Urte guztian eta egun osoan egiten zuen lan. Itsasgoratan, marea bizietan eta udako lehorteetan geratu egiten zen. Errota hau zen Ajangizko erroten artean ekoizlerik handiena, orduko anega bi ehoteko kapaza zen-eta.

Lehenengo Karlistadan Ajangizko Errenteria auzoan gertatutako gertakarien ostean, guztiz berpiztu zen. 1836ko dokumentu baten arabera, Ajangizko elizateko erregidore leial Jose Torrezurik kontzeju horretako Urrengoerrotako errota berriztatzeko eskatu zion Foru Aldundiari. Izan ere Urrengoerrotako errota-etxea jabeek bertan behera utzita zegoen eta zenbat eta beranduago egin beharrak, handiagoak izango ziren herritarrei eragingo zitzaizkien kalteak. Maria Josefa Urdaibai andrea, On Manuel Ariz eta Anastasia Loizaga andrea errotaren jabeak alde egin zuten inguruetatik (atzerrira joan ziren) Urrengoerrotako ekoizpena geldituz, eta auzolagunei egoera zailduz gerra garaietan batez ere.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.