Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Ezin izan dugu zehaztu bere kokapena.

1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera jabeak Antonio Zarrabe eta Manuel Maria Urdaibai jaunak ziren. Lehenengoak erabiltzen zuen errota eta errenta 110 errealekoa zen.

Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 1.218 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.

Ez dakigu errota honek eta Astelarra auzoko auzotarren aburuz Olabe egoitzaren inguruan zegoen errotarekin ba ote duen loturarik. Edozein kasutan ere, oso garrantzitsua izan behar zuen, azken honek hiru ardatz (artorako eta garirako) izatearekin batera argi-indarra ere lortzen baitzuen. Antza denez, XX. mendera arte martxan zebilen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.