Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Oxinbaltz errota Ibarrangeluko Lastarria auzoan zegoen, Errotabarri eta Lagatxu erroten artean.

Laga errekaren urak erabiltzen zituen.

1635ean Laako Mariaren Oxinbaltz errota aipaturik ageri da.

1638an, jabea Santos Laa zen. Bere errota bietan, gari anegako 20 libra eta arto anegako 16 libra hartzen zituen.

1746ko sutegi-erroldaren arabera jabea Santiago Morgota zen eta maizterra Antonio Obieta zen.

1799ko Propio eta Arieletan aipatzen da.

1810ean jabea Manuel Aldamiz zen eta maizterra Pedro Landa. 14 dukat ordaintzen zituen.

1863ko Lurralde Estatistikan aipatzen da.

1975ean jabea Santiago Morgota zen eta maizterra Franzisko Laa.

Bere aztarna bakarra presa da.

Gaur egun ez dago martxan.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.