Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bermeoko MaƱu auzoan kokatuta zegoen.

Infernuerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

Goikoerrota eta Bekoerrota ere esaten zaio. Lehena, Olazarreta izeneko errota erreferentziatzat hartuta, beherago gelditzen delako; bigarren izena, berriz, Oiangorta, Erdikoetxe, Arrizurieta, Bentazarre baserrien behealdean dagoelako erabiltzen da.

XIX. mendearen lehen zatian Jose Abaroak eraikia, Infernuerrekan. Mendearen erdialdetik aurrera Erauzkin familiakoen jabetzakoa ageri da (Pedro Erauzkinek, Jose Abaroa, bere aitaginarrebarengandik hartu baitzuen errota). XIX. mendearen amaieratik aurrera, Manuel Arrotegi lurjabearen eskuetara pasatu zen eta XX. mendearen lehen zatian, Ramon de la Sotaren jabetzara.

1862ko agirian agertzen denez bi errota-ardatz izan zituen.

Gaur egun jausita dago errota hau.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.