Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Dorretxeak

Durangoko Santxo Murueta izena zuen Noble batek 1560ko abuztuan idatzi zuen bere biramama Estibaliz Murueta Muruetako Elizateko Murueta Etxe eta Dorrean izan zuela jatorria, eta etxe eta dorre hori bazela “(...) casa infanzonada de hijosdalgo infanzones”. Era berean, dorretxe hori legez ageri da erroldatuta sutegi-errolda desberdinetan. Aita Moreten arabera, dorretxe honek elizateari eman zion izena. Era berean, XI. mendean, Toda Andereak Almikeko Andre Mariko eliza San Millán de la Cogollako monastegiari dohaitzan eman ziola ziurtatzeko idazkiari forma eman zion bizkaitar batzuen arteko bat etxe hortako Iñigo Diaz Murueta izan zen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.