Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Munditibar burdinola Arbatzegiko San Migel auzoan, Arbatzegiko antzinako elizatean, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz udalerriko herrietako batean, kokatuta zegoen.

1.398tik, gutxienez, ezaguna da, ondoko agirian ikus daitekeen moduan: “Et yo Lope Martinez de la Renteria, Juan Ibáñez de Zangroniz, Juan Ibáñez de Uriarte, dueños señores de la ferrería nueba de Guerricaz; yo Iñigo Lopez de Munditibar é Juan Perez de Yrazabal por la nuestra ferrería de Monditubar; nos Juan Bengoolea...”.

1787ko alokairuan, ohikoa zenez, burdinolaren egoera aztertu zen ondoko ataletan banatu zelarik:

+ Hargintza: burdinolaren gorputz nagusia zein beste zenbait atal (ikaztegia, presa, ubideak, aldapara, estolda eta bergamazoa) hartzen ditu.

+ Burdinolaren tresneria: honen baitan minerala kiskaltzeko labea (karea egiteko labearen antzekoa), putz egiteko egitura (gurpil hidraulikoak mugitutako hauspo bi eta sistema horri esker airea sutegira etengabe heltzea lortzen zen), hemen guzurasca deituriko sutegia (burdin-xaflez estalitako piramide alderantzizkatu zutabe formako zuloa zen eta bertan erdi-urtutako burdin-masa lortzen zen), gabiguna (gurpil hidrauliko batek mugitzen zuen egurrezko egitura -gabia eta ingudea izan ezik, burdinezkoak baitziren- eta bere betebeharra erdi-urtutako masa kolpatu eta zepatik bereiztea zen) eta beste pieza batzuk (gurpil nagusia, hauspo-gurpila...) hartzen ziren.

+ Aldaparak eta arraguas deiturikoen teilapeak: izan ere burdinola honek ez zuen kiskaltzeko labea, oso arrunta zena bestalde, eta minerala enborrez eta adarrez estalitako zuloan kiskaltzen zen. Horretarako enbor eta adar horiei sua ematen zitzaien. Prozedura honi arraguar zeritzon.

1799ko Propio eta Arieletan burdinola hau 1548an fundatutako Munditibar maiorazkoaren jabea izan eta Bilbon bizi zen Jokin Bixente Larrinaga Gortazar jaunarena zen eta alokatuta zuen.

1799an Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen martxan dagoen ola bakarra hauxe da eta bere ekoizpena 300 kintalekoa zen.

1814ko Lurralde-Estatistikaren arabera jausita zegoen, baina 1828koak martxan zegoela dio.

1880rako jada ez zegoen martxan.

1799an jada ez zuen funtzionatzen.

Daturik egon ez arren bere tamainan oinarrituta ola nagusia zela esan dezakegu. Aldapara Lea errekako urarekin betetzen zuen.

Errota ere izan zen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.