Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Ertzilla erota orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Oka auzoan dagoen errota honek Oka ibaiaren urak erabiltzen zituen. Oka ibaian, goitik behera, kokatutako bosgarren errota zen.

1799an jabea Fernando Barrenetxea jauna zen eta errotaren ustiapen-erregimena maiztergoa zen. Errotaren errenta 451 errealekoa zen.

Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 2.797 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.

Ertzilla
Ertzilla errota (Muxika).

Bi errota-ardatz (bata artoa eta bestea garia) ehotzeko izan zituen.

Errota XX. mendearen azken herenera arte martxan egon zen.

Kanpotik zein barnetik, uholdeak (1970. inguruan) alde batetik eta suteak (2006an) bestetik, egitura suntsitu zuten. Apurka-apurka berreraikitzen ari dira.

Okindegia ere izan zen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.