Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bermeoko Agirre auzoan kokatuta zegoen.

Ametzaga edo Errotatxuko erreka eta Lamiñaerreka errekako urak erabiltzen zituen.

XVIII eta XIX. mendeetan, Etxebarrimotzene baserriari lotuta agertzen da errota hau, batzutan baserriaren errota bezala (“Etxebarria y su molino”), besteetan baserriaren izena erabiliz (“molino Mochena”).

Errotatxu
Errotatxu baserri-etxea (Bermeo).

Eraikin hau errota baino berriagoa da, fatxada nagusian adierazitako dataren arabera 1928an eraiki baitzen. Eraikin honen aurrean errota kokatuta zegoen.

Errota-ardatz bakarra zuen.

XX. mendearen hasieran utzi zion lan egiteari. Gaur egun, desagertuta dago.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.