Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Errotabari Handikoa errota Kortezubiko Oma auzoan kokatuta ago.

Omaerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

1745eko fogerazioan jabeak Diego Ozamiz eta Francisco Omabeitiaren oinordekoak ziren. Bere erdia elizate honen jurisdikzioan zegoen.

1796ko fogerazioan Errotabarriz ageri den datua, hots, jabeak J. Morgota eta Gautegiz Arteagako Bartolome Landeta direla dioen aipamena, litekeena da itsas-errotarena izatea eta ez honena.

Utzuene
Errotabarri Handikoa errota (Kortezubi).

Errota-ardatz bakarra izan zuen.

XX. mendearen hasieran martxan egoteari utzi zion.

Eraikina bera egoera onean dago, baina ez du aipatzeko ezaugarririk. Gaur egun automobilak uzten duten tokian, lehen, aldapara zegoen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.