Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Errotabarria errota non zegoen ezin zehaz daiteke.

Errotabarri izena oso erabilia izan ohi da errotak izendatzeko. Batzutan, errota, eraikuntza berrikoa izateagatik, besteetan Errotazarra izenari kontrajartzeko. Sarritan, izen hori duten errotek, Errotabarriz gain, beste izen alternatiboa ere izaten dute. Honengatik guztiagatik ez da erraza izaten izen hau duen errota identifikatzea. XVI. mendearen amaieratik aurrera agertzen diren Errotabarri izenekoak Beledrone errotari dagozkio, baina aurreragokoak hemen ipini diren arren, ez dago segurtasunik berari ote dagozkion.

1575eko aipuak, zerrendaren ordenagatik, Mazaleriaga eta Zelaia/Landa bitartean jartzen du, Santierrotane eta Txominantone inguruan.

XVI. mendearen amaieran, Belendiz familiakoen jabetzakoa izan zen errota hau, eta XVII. mendean, Arostegi eta Abaroa familiakoen eskuetara igaro zen herentziaz. Azkenik, 1682an, Arostegi familiaren jabetzan geratu zen: "Yten es condición de comun consentimiento de dho sres. Diego de Abaroa y Juan Ignacio de Arostegui que atento se la ha adjudicado a dho Juan Ignacio el molino de Rotabarria, que dho J. Ign. y Dª Maria Juan de Velendiz, su madre, aian de dar a dho Diego desde el estolde de su molino llamado Mazaleria aguas para poder fabricar en termino de dho don Diego que es en el que llaman de Boluetas otro molino para el dho don Diego Andres y las dhas aguas o calces se haian de conducir desde el dho estolde hasta fabrica que dho don Diego ha de hacer de nuebo molino en dho termino de Bolueta por la heredad de los dhos Juan Ignacio y su madre que esta detras del dho su molino de Mazaleria".

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.