Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Ezin izan dugu zehaztu bere kokapena.

1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera jabea Mortarako Markesa zen eta errota errentan eman da zuen. Errotaren errenta 418 errealekoa zen.

Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 4.337 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.

Kontsultaturiko auzotarren aburuz Errotabarri eta Txori-Errota errota beraren bi izen lirateke, nahiz eta gehitzen dugun dokumentazioaren arabera, hasiera baten behintzat, bi desberdin dire.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.