Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

1737an eraiki zuen Arrietako semea zen Juan Lekunberrik, Arrietako herriaren lurretan, Udalarekin akordioa lortu eta gero. Bera zen Elordizelai errotako jabea eta errotaria. Bere lanaren fruitua herri-lurrak erabiltzeko baimena lortzea izan zen, baina 1746an errotaren lurretan landaketak egitea erabaki zuen elizateak.

1745ean errotaren jabea eta errotaria Juan Lekunberri zen.

Errota hau, hasieratik eta amaieraraino, jabea zuen kudeatzailea eta erabiltzailea. Seguruenez, XVIII. mendearen 50. hamarkadako arazoei ezin egin izan zien aurre eta horregatik desagertu zen.

Halere, ehotzen noiz arte egon zen esateko moduko daturik ez dugu, ez eta kokatuta non egon zitekeen esaten digunik ere.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.