Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

1700. erdialdera Martin Susunagak (Bilbao) Juan Garay eta Santiago Orbe, biak Arrietarrak, kontratatu zituen Arrietako Beresondo errotan presa berria eraiki zezaten.

1745ean instalakuntza horren jabea On Martin Acilona zen, baita Oxinagako errotarena ere. Biak errentan emanda zituen.

1795 eta 1799 bitartean errotaren administratzailea On Juan J. Elorduy (Zamudio) zen eta errentan emanda zuen. Bi urte horietan, Beresondo errotari esker, 308 errealetako errenta kobratzen zuen.

1910ean berriro aipatzen da.

Ehotzen noiz arte egon zen esateko moduko daturik ez dugu, ez eta kokatuta non egon zitekeen esaten digunik ere.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.