Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Alarbin Goikoa errota Busturiako Altamira auzoan kokatuta zegoen.

Errotabarri errekaren urak erabiltzen zituen.

1795eko Propio eta Arieletan jabea Torre Altako Markiza zen eta errentan hartuta zuena Ignacio Apraiz, 550 errealeko errenta ordaintzen zuelarik.

1810ean jabea Torre Altako Markesa zen.

1838an jabea eta errotaria Juan B. Lekunberri zen.

XX. erdialdean ehotzeari utzi zion.

Alarbingoi
Alarbin Goikoa errota (Busturia)

Bi errota-ardatz izan zituen.

Burdinola ere izan zen. Gainera, argi-indarra sortzen zuen.

Kanpotik, presa izan ezik, zein barnetik, oso egoera onean kontserbatuta ditu errotaren elementuak.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 64. zenbakiarekin 38-52(W) 5076. O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.