Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Alarbin Goikoa Busturiko Altamira auzoan kokatuta zegoen.

Oxinbaltzaga errekaren urak erabiltzen zituen.

1795ean lanean ari zen burdinola hau. Jabea Torre Altako Markiza (Kadizko herritarra) zen. Errentan hartuta zuena On Juan José Mendoza zen eta 1.584 errealeko errenta ordaintzen zuen urtero.

1799an, jabeak, errentan hartuta zuen On Juan José Mendozari, 2.100 erreal kobratzen zion errentagatik.

1810eko Lurralde-Estatistikaren arabera Torre Altako Markiza jarraitzen zuen izaten, baina errentan hartuta zuena Mariano Pablo Albiz zen. 2.200 errealeko errenta zuen.

1823ko Lurralde-Estatistikan ez da aipatzen burdinola hau.

1828an burdinola honek lanean jarraitzen zuen, urte horretan Busturiako elizateak bere olagizonari, On Pedro Maria Albizi, 1.276 ikatz-sama saldu egin zion 3.509 errealen truke. 1838an egindako erroldaren arabera Busturian ez zegoen lanean burdinolarik, gutxienez ez du batere aipatzen. Alarbineko errota biak, Bekoa eta Goikoa, bakarrik aipatzen ditu.

1847an, Pascual Madozek lanean ari zela aipatzen du.

Udalerrian lanean aritu zen azken burdinola izan zen.

Oso egoera onean kontserbatuta dago.

Alarbin
Alarbin burdinola (Busturia).

Errota ere izan zen. Gainera, argi-indarra sortzen zuen.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 64. zenbakiarekin 38-52(W) 5076. O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.