Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberria

Urdaibai Sangriento

azala

Amaia Manzisidor Txirapozu
Azala solapaduna eta orriak paperean – 319 orr.

Testua gaztelaniaz
Erein argitaletxea. Donostia 2017
Prezioa: 19,50 €
Salmenta-puntuak: Liburutegiak

2013an argitaratutako Bilbao, expediente 406 bere lehen eleberriaren jarraipena da Urdaibai Sangriento. Urdaibai Sangriento eleberrian, Julieta Laborda Komisarioarekin, bere laguntzaile fidela den Pepe Dueñasekin eta Ertzaintzako Homizidioen Taldearekin egingo dugu topo berriro. Neska gazte turista baten desagerpena eta ondorengo heriotza aztertzen ari dira. Ikerketa Bilboko jaietan garatzen da. Horrek, idazleari, aukera desberdinak eskaintzen dizkio. Alde batetik, hiriaren jai-giroa, ozarra eta alaitsua ikus daiteke. Baina, beste aurpegi hori ere ikus daiteke, begien bistara ezkutatuta dagoena eta, hala ere, hor dagoena: aldatutako bizitzak, harreman onartezinak eta zikinak, eta heriotza. Donostia ere, bada eleberriaren agertokietariko bat. Hiri biak, harmonia on eta kontaezinean, Urdaibairekin batera, intrigaz beteriko pertsonaia ilunak mugitzen dira, haien pasio pean, haien bizitzen preso eta minez gainezka.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.