Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Saiakera historikoa

Gernika, 26 de abril de 1937.

azala

Xabier Irujo
Azal gogorra eta orriak paperean – 381 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Testua gaztelaniaz
Editorial Crítica. Bartzelona 2017
Prezioa: 22,90 €
Salmenta-puntuak: Liburutegiak

Aurton, Gernika bonbardatu zuten 80 urte betetzen dira. Testuinguru horretan kokatu behar dugu Xabier Irujo ikertzailearen lan berri eta berritzaile hau. Argitalpen berri honetan, Xabier Irujok, gezurren hiru hamarkadaren ostean, Gernikako bonbardaketaren istorioa berreskuratu du dagokion testuinguruan kokatzeko, Europako gerran, bigarren munduko gudaren ataria izango zena. Hegazkinlari alemaniarrek beldurra sortzeko bonbardaketa egiteko eta gerra-esperimentua moduan erabili zuten operazioa, estrategia horren emaitzak ikusteko aurrietara hurbildu zirelarik; aldi berean, bonbardaketaren agindua Franco jeneralak zuzen-zuzenean eman zuela argi uzten du. Suntsiketaren hurrengo egunean historia berria hasi zen, bonbardaketa ezeztatzeko Buruzagiak emandako aginduarena hain zuzen ere, faltsutze-sekuentzia baten hasieran egon zena eta gaur egunera arte iraun duena. Ikerketa-lan onaren emaitzatzat, Irukok bonbardaketa bigarren guda zibilean erabiliko ziren taktika militarren garapenean kokatzen du eta Gernikako herritarren giza draman sakondu du; halaber, benetan pairatutako kalteak zein izan ziren eta zenbat biktima sortu zituen aztertzen ditu. Oso lan ona gaian sakondu nahi dutenentzat.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.