Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Etnografia

Bermeoko argazki eta irudi zaharrak (1520-1910)

azala

Anton Erkoreka, Jesus Urkidi eta Iñaki Markaida
Azala azal-hegalarekin eta orriak couché paperean – 205 orr.
Argazkiak eta irudiak zuri-beltzez eta kolorez
Testuak euskaraz eta gaztelaniaz
Colección Doniene Bilduma. Bilbo, 2017
Prezioa: 18,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Liburu honek aurreko garai batera eramaten gaitu, makinismoaren aurrekora, batez ere 1890 eta 1910 artekora. Garai horretan, ikuspuntu soziologiko eta politiko batetik, biztanleria gaur egunekoa baino askoz ere anitzagoa zen, baina era berean, sozialki desberdintasun handiagoa zegoen eta populazioaren maila batzuk pobrezian murgilduta bizi ziren, esate baterako arrantzaleen zati bat eta errentan zeuden baserritar batzuk. Berreskuratutako Portu Zaharreko, Artzako, Erriberako edo Talako argazkiak ederrak eta erakargarriak dira, naturarekiko oreka handiagoa, eta paisaia idiliko eta liluragarriak erakusten dituzte. Liburu honetan batutako argazkiak eta irudiak 1912ko galerna baino lehenagokoak dira, eta momentu horretatik aurrera herriaren ekonomian eta bere itsasontzietan gertatu zen inflexio-puntuaz ziurtatzen digute. Irudiak paisaia-aldetik dira bereziki interesgarriak, hasi barik zegoen oraindik herriak geroago sufritu zuen zabaltze anarkikoa. Urte askotan zehar Bermeoko ehunka argazki zahar eta argazki kristal batu ostean, erreproduzitu, ordenatu eta zaharberritu egin dituzte. Argitaratutako argazkiek balio historiko eta etnografiko itzela dute, orain dela mende eta erdiko Bermeoko bizitza eta ohiturak azaltzen dituzte eta.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.