Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Eleberri historikoa

La galerna y la mar

azala

Isabel Lete
Azala eta orriak paperean – 141 orr.

Testua gaztelaniaz
Desclée de Brouwer. Bilbo, 2016
Prezioa: 11,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

1912ko abuztuaren 12ko batean Bizkaiko kostaldeko zenbait herritan sumina zen nagusi. Egun horretako galerna indartsuak 143 arrantzale hil eta haien itsasontziak hondoratu zituen. 116 Bermeokoak ziren, 8 Elantxobekoak, 16 Lekeitiokoak eta 3 Ondarrokoak. Denak bizkaitarrak. Kantabriatik, Asturiasetik edo Gipuzkoatik bat ere ez, egun horretan itsasoratutako bakarrak bizkaitarrak izan baitziren. Galerna hori eratzen ari zela zabaltzen ari ziren Igeldoko Itsas Meteorologi Behatokitik, baina Bizkaiko arrantzaleek informazio hori ez zuten eskuragarri, horretarako dirurik ez zutelako. Baina gertaera meteorologiko honek ez zuen arrantzaleen mundua bakarrik kaltetu, baita haien familiak ere. Datuek argi erakusten dute: 75 emakume alargun geratu ziren, horietatik 5 haurdun; 225 haur umezurtz; 75 guraso semerik gabe eta beraz emakumeen ardurapean, eta 12k anaiak edo nebak galdu zituzten. Abuztuaren 16rako, San Roke egunerako, Bermeoko ezkontzea ohikoa zenez, 40 ezkontza antolatuta zeuden, baina 20 ezin izan ziren ospatu, haien senargaiak itsasoan galdu zirelako. Ikuspuntu berri hau, nabigatzailea eta galernen ikertzailea den Isabel Lete idazlearen lehen eleberriaren ardatza da. Bere liburuan hildako arrantzaleak apenas aipatzen badira. Bakarrik beharrezkoa dena, zenbait gauza gezurtatzeko. Arrantzaleek olatuei eta haizeari aurre egiteko egin zituzten arraunketa-maniobrak oso ondo azalduta daude. Baina data beltz horretatik 100 baino gehiago pasatu diren arren, inork ez du garai hartako emakumeei buruz ezer idatzi. Hutsune hori betetzeko asmoz, Isabel Leteren liburua dugu. Protagonistak itsasoko emakumeak dira, zorigaiztoko egun horretan alargun geratu ziren emakumeak dira, Kapitulu bakoitzean Bermeoko emakume bat kokatuta dago, eta emakume bakoitzak modu ezberdinean gainditzen ditu galernak eragindako kalteak. Liburuan Elantxobe, Lekeitio… ere aurki daitezke. Gainera, idatzizko lan honekin meteorologiaz eta ozeanografiaz zerbait ikasteko aukera ere badugu. Ikuspuntu berritzailea duen liburua eta oso erraz irakurtzen dena.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.