Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

Gernika y otros escritos

azala

Luis Iriondo Aurtenetxea
Azala couché paperean eta orriak paperean – 267 orr.
Marrazkiak zuri-beltzez
Gaztelaniaz eta euskaraz
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa eta Gernika-Lumoko Udala. Bilbo, 2015
Prezioa: 26,00 €
Salmenta-puntuak: Gernikako Bakearen Museoa

Gernika-Lumoko Hiribilduak 1937ko apirilaren 26an bonbardaketa jasan zuen. Gertera tamalgarri horren data hurbiltzen den bakoitzean oso ohikoa izaten da gertakizun horrekin lotutako argitalpen berriren bat aurkeztea. Oraingo honetan, Gernikako Bonbardaketaren Bildumaren 5. zenbakia dakarkizuegu. Luis Iriondok idatzitako liburua da eta Gernikako Bakearen Museoaren Fundazioak argitaratutako dago. Liburuaren egileak, 14 urterekin, Pasilekuko babesgune batean zegoela bonbardaketa bizi izan zuen. Etxea galduta, Luisen familiak, Bilbon, babesa bilatu izan behar zuen eta, bertatik, beste mila euskal umeen kasuan bezala, lehendabizi Santaderrera ebakuatu zuten eta, ondoren, ikatz-ontzi ingeles batean, emakumeentzako eta haurrentzako Normandiako Vermon Eure-ko kolonia batera eraman zuten. Gernika-Lumora itzulitakoan, margolaritzaren eta idazketaren zale bihurtu zen. 1962an, Fernando Abaunzarekin batera, Arteskola sortu zuen. 1961ean, idazten hasi zen eta 1964an Amatxu zartzuelaren libretoa konposatu zuen. 1979an, Gernika operarako gidoien txapelketa irabazi zuen, Eskudero maisuak musika jarriko ziolarik. 1997an, bonbardaketaren 60. urteurrenean, masakrearen biktima guztien izenean idazki bat presta zezala eskatu zion Gernika Gogoratuzek Luis Iriondori, Roman Herzog Alemaniako presidentearen mezua irakurtzera zetorren enbaxadoreari eman ziezaion. Egun horretatik aurrera, biktima guztiekin egindako topaketetan parte hartu du eta, Gernika Gogoratuz-en bitartez, bonbardaketa jasandako beste herrietako biktimekin batera gizateriarentzako gerrarik gabeko etorkizunaren alde eraikitzeko ahaleginetan dihardu. Munduko txoko guztietan aireko bonbardaketak jasandako biktima guztiei eta gerrako izugarrikeri guztiak jasan dituzten umeei zuzendutako liburua da. Eta aurreko guztia oso ondo islatuta dago liburuaren edukian, egilearen bizitza handiaren biografia laburrarekin batera, beste ondoko atalak ere gehitu baitira: Gernika operaren jatorrizko libretoa, El Puesto Ocupado (Betetako Ardura-Postua) antzezlanaren gidoia, Cuentos de Ipintza (Ipintzako Ipuinak) izenburupean sartutako ipuinak eta, amaitzeko, Patxiren lau komiki.

BILDUMA BEREAN BESTE HAUEK:

  • 1. The Day Guernica was bombed. A sotry told by witnesses and survivors (2012). 30 €
  • 2. El Gernika de Richthofen. Un ensayo de bombardeo de terror (2012). 35 €
  • 3. El día en que Gernika fue bombardeada. Un relato contado por testigos y supervivientes (2013). 25 €
  • 4. Memorias de Guerra (2013). 25 €

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.