Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Ingurumen-hezkuntza

Garapen iraunkorraren arloko interpretazio, ikerketa, gaikuntza eta hezkuntza Urdaibaiko Biosfera Erreserban. 2015-2025.

azala

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
Azala eta barneko orriak paperean- 119 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Testuak euskaraz
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz,, 2015
Prezioa: Dohainik. Salmenta-puntuak: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia edo Urdaibai Biosfera Erreserbako Bulego Teknikoa

Biosfera Erreserben munduko Sarearen helburua da, besteak beste, rol aktiboa izatea, garapen iraunkorrari buruz ikasteko aukera ematen duten lekuen sarea den aldetik. Hortaz, Sare hori osatzen duten lurraldeetan proiektu eta programa aintzindarien entseguak egin behar dira; hala, jardunbide egokiak esportatuko dira, giza garapenaren eta naturaren zaintzaren arteko integrazioa egokiari buruz. Hala, kudeaketa iraunkorraren emaitzak erakutsi behar dizkiete biztanleei eta bisitan datozenei, eta gizarte-eraldaketa lortzeko bidea erakutsi beharko diete, garapen iraunkorraren bidean. Ikerketa, Gaikuntza eta Hezkuntza planak zehaztuko ditu Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Urdaibaiko Biosfera Erreserban proposatutako mugarriak lortzeko behar diren tresnak, bai eta emaitzak inplikatutako eragileei modu eraginkorrean jakinaraztea bermatzeko tresnak ere. Horien ebaluazioa ere egingo du, planaren helburuak berriz hornitzeko, eta elkarrekin ikasteko jarraitzeko; hala, kudeaketa moldagarria egingo du. Plan honetan jasotzen diren programa nagusiak sei izango dira: koordinazioa eta lankidetza, informazioa eta komunikazioa, dibulgazioa eta interpretazioa, garapen iraunkorrerako hezkuntza, iraunkortasunerako gaikuntza, partaidetza eta ekintza programa, eta ikerketa zientifikorako programa. Bakoitzaren helburu orokorrak, espezifikoak, deskribapena, aurrekontua, martxan jartzeko egutegia eta inplikatutako eragileak zehazten ditu. Planak biltzen duena gauzatzeko hamar urteko epea izango da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.