Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Etnografia

Aratusteak Bizkaian

azala

AA.EE.
Azala eta orriak couché paperean - 68 orr.
Argazkiak zuribeltzez eta kolorez. DVDa: Iraupena 32 min.
Euskaraz
Labayru Ikastegia eta Bilboko Udala. Bilbo, 2013
Prezioa: 18,00 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak

Sortu zenetik eta lehenagotik ere Labayru Ikastegiak euskal herrietako bizimodua aztertzen eta ikertzen dihardu. Aztergaien artean eguneroko bizimodua osatzen duten arlo guztiak hartzen dituzte kontuan, esaterako Aratusteak. Zeregin horretan hainbat herritan egin dituzte ikerketak, lekuan lekuko jendearengana joan eta bizimodu horren gaineko galdetegietan oinarrituta. Liburu honetako informazioa asko beste ikerketa puntual horietatik hartutakoa da. Oraindik orain, Bizkaian bertan herri batzuetan Aratusteak bizi-biziak daude, Mundakan eta Gernika-Lumon esaterako. Aratusteen ezaugarriak, bereizgarriak, herririk herriko ospatzeko moduak…batzeko ahalegina da Aratusteak Bizkaian deitutako lan hau. Liburuan azalpenak ematen dira, han hor hemen batutako informazioarekin hornituta. Baina bideoa ere badago, azalpen edergarri eta erakusgarri. Aratusteak Bizkaian liburua Geureak-Herri ondare bildumaren hirugarren zenbakia da. Etnografia eta herri-ondareari buruzko bildumaren barnean, lehenago, Morga: bizimodua eta ohiturak izeneko lana argitaratu zen. Aratusteak Bizkaian monografia oso lan interesgarria da Bizkaiko aratusteak eta, konkretuki, Busturialdekoak, hobeto ezagutzeko.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.