Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Historia

El Gernika de Richthofen. Un ensayo de bombardeo de terror.

azala

Xabier Irujo Ametzaga
Azala eta orriak paperean – 582 orr.
Argazkiak zuri-beltzez
Testuak gaztelaniaz
Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa eta Gernika-Lumoko Udala. Bilbo, 2012
Prezioa: 35,00 €
Salmenta-puntuak: Gernikako Bakearen Museoa

2012ko apirilaren 26an Gernikako hiria bonbardatu zuten. Horrela, 2012an zehar bonbardaketa tamalgarri horren 75. urteurrena gogoratzen ari da. Liburu honen argitalpena testuinguru honetan kokatzen da. Argitalpen berri honen ekarpenik garrantzitsuena gertaera horren agiri berriak aurkeztea da. Agiri berri horiek aztertu eta gero, orain arte ezezagunak diren zifrak aurkezten ditu Xabier Irujok. Horrela, bonbardaketan, 24 bonba-hegazkin eta 13 ehiza-hegazkin alemaniar eta 3 bonba-hegazkin eta gutxienez 10 ehiza-hegazkin parte hartu zuten. Beste era batera esateko, Franco jeneralak 1937ko apirilean Iberiar penintsula osoan zuen ehiza-hegazkin eta bonba-hegazkin guztien %21 aritu zen. Bonba-hegazkin hauek 31 eta 41 tona bonba askatu zuten, haietariko ugari sua sortzen zutenak. Ondorioz, Gernikako eraikinen % 85,22 zeharo suntsitu zen. Euskadiko Gobernuak esan zuenez 1937ko apirila eta ekaina bitartean 1.654 heriotza-biktima erregistratu ziren. Erdiguneko hondarrak kentzeko lanak 1939ko otsailera arte ez ziren hasi eta 1941aren amaieran oraindik erdiguneko hondarrak ateratzeko lanak amaitu gabe zeuden. Hala ere, erregimen berriak ez zuen inolako heriotza-biktimarik erregistratu denbora-tarte horretan. Beraz, liburu honek Gernikako bonbardaketa erraldoia aztertzen du, beldurra sortu nahi zuten bonbardaketen historian mugarria izan zena.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.