Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Besteak

CANTERBURYKO PAPEREN MISTERIOA

azala

Jimenez, Edorta; y Garai, Rober
Azala eta orriak couchéan - 65 orr.
Irudiak kolorez
Testuak euskaraz
Bermeoko Udala. Bilbo, 2012
Prezioa: 18,00 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak, Gizarte eta Kultura Etxea, Berh@z eta Turismo-Bulegoa

Bermeoko historia jasotzen duen Alterriko Kontuak izena duen bildumaren lehenengo komikia da Canterburykp paperen misterioa. Euskeraz Berbetan taldeak koordinatu duen komikiaren testuak Edorta Jimenez idazleak egin ditu, eta irudiak Rober Garai marrazkilariarenak dira. Historia kontuetan Bitor Uriarte, Aingeru Astuik eta Alberto Astuik lagundu dute. Trilogia honen lehendabiziko zenbaki hau suspensez beteriko thriller epikoa da eta gaur egunean giroturik dagoen arren, Bermeoren historia erakusten digu erromatar garaian hasi eta 1504. urtean Bermeon izandako suteetararte. Europako leku desberdinetan bizi diren lau bermeotar dira komikiko protagonistak: Eneko, Izaro, Garazi eta Garikoitz-. Beraien arteko harremana egungo gazteek erabiltzen dutena da: sare sozialak. Bermeoko historiari buruz asko idatzi izan bada ere, lehenengo aldia da irudikapen narratiboaren bitartez eta antzinako eta gaurko kontuak nahastuz Bermeoko herriaren historia ezagutzeko aukera dagoena. Erabilitako iturri dokumental fidagarriei esker, garatutako gidoi entretenigarriari esker eta lortutako maila handiko irudi adierazgarriei esker lan berezi eta entretenigarria duzue eskuragarri.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.