Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Fauna

Libélulas de Bizkaia

azala

Iñaki Mezquita Aranburu
Azala kartoian eta orriak couché paperean – 179 orr.
Argazkiak kolorez
Gaztelaniaz
Bizkaiko Gaiak, 444 eta 445 zenbakiak. Bilbao Bizkaia Kutxa. Bilbo 2012
Prezioa: 7,22 €
Salmenta-puntuak: Liburudendak

Iñaki Mezquita naturzale eta ikertzailearen liburu berria da. Aurreko baten Mariposas de Bizkaia (Bizkaiko Tximeletak) izenburupean beste bat liburu bat argitaratu zuen Bizkaiko Gaien bildumaren baitan. Oraingo honetan burruntzien eta sorgin-orratzen mundura garamatza. Animalia hauek Intsektuen taldearen barnean Odonatuen orden bereizia osatzen dute, Munduan gutxi gorabehera sei mila espezie daude eta horietatik 79 Iberiar penintsulan ikus daitezke. Iberiar penintsulan bizi diren espezietatik 43 Bizkaiko lurraldean aurki daitezke. Bizkaiko lurraldearen azalera txikia (Iberiar penintsularen %4 baino gutxiago) kontuan hartuta ondare natural honen dibertsitatearen eta aberastasunaren garrantzia zein den begien bistan dago. Hortik 19 Zygoptera Subordenekoak (espezie baten bi subespezie aipatuta daude) dira eta 24 Anisoptera Infraordenekoak. Liburuaren lehen aldean Bizkaiko habitat urtarrik garrantzitsuenen inguruko azalpen txikia ematen da. Ondoren, Odonatuen hainbat aldetik (mitologia, euskara, biologia eta sailkapena) aztertzen dira. Amaitzeko, hainbat espezieren datuak fitxa-formatuan ematen dira eta espezie bakoitzak berari dagokion argazkia darama. Testuak zehatzak eta ulertzeko errazak dira. Argazkien kalitatea goraipatzekoa da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.