Urdaibai Biosfera Erreserba » Argitalpenak

Gaia: Geologia

Urdaibai: Geologia interesguneen gidaliburua

azala

Mendia, Miren; Monge-Ganuzas, Manu; Díaz, Guadalupe; González, Juan; y Albizu, Xabier
Azala gogorra eta orriak couché paperean – 341 orr.
Argazkiak kolorez
Euskaraz eta gaztelaniaz
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Vitoria-Gasteiz 2011
Prezioa: 25,00 €. Salmenta-puntuak: Liburudendak

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako gidaliburuen laugarren hau Urdaibaiko Geologia Interesguneei eskainitakoa da. Ondare geologikoa edo Geodibertsitatea eguneroko bizitzan nonahi ageri den arren, oro har, ez da oso ezaguna, eta, horregatik, ez dago ondo balioetsita. Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako arroka, mineral, fosil, sedimentu eta prozesu geologikoetan idatzirik eta ezkutaturik dagoen liburuaren orrialdeetara hurbiltzen uzten digu. Biosferaren Erreserbaren ondare naturala balioestearen eta sozializatzearen azken helburua ondare hori aintzatesten eta errespetatzen ikastea da. Gidaliburu hau Urdaibaiko Geologia Interesguneen katalogazio-lanetik eta inbentariotik abiatu da. Lan hori Euskal Herriko Unibertsitateak burutu du Urdaibaiko Bulego Teknikoarekin batera. Edukiari dagokionez, geologikoki interesgarrienak diren Biosfera Erreserbako guneak deskribatzen dira gidaliburuan, hainbat arlo landuz: haien jatorria eta miloika, milaka eta ehundaka urtetan zehar jasandako ingurunearen garapena, jatorritik gaur egun arte Urdaibai modelatu duten prozesu geologikoak, eta antzinako eta gaurko klimaren eboluzioa eta ondoriozko biziaren eboluzioa. Bestalde, gure egunotan gizakiak ikus ditzakeen prozesuak ere erakusten ditu liburuak, hala nola Urdaibaiko mendien eta haranen gaur egungo modelatzea, lurpeko ur-baliabideen pilaketa, ibai-dinamika eta, halaber, itsas mailaren segidako igoera eta jaitsieren ondorioz itsasbazterrak eta Okaren estuarioak etengabe izandako eraketa eta eboluzioa. Gizakiaren eta geodibertsitatearen arteko erlazioa, bizi dugun garai geologikoarekin, Kuaternarioarekin, erlazionatutakoa bereziki, kulturan, arroka ezberdinei emandako erabileran eta ustiapenean, edo ingurumen-aldaketek eragindako prozesu geologikoek sortzen duten eta gure bizimodua zehazten duten historiako gertaeretan azaltzen da. Garrantzitsua da, baita ere, gizakiarentzat arriskuak dakartzaten fenomeno eta prozesu geologikoak ezagutzea, hala nola uholdeak, hegalen irristatzea edo itsasbazterreko lasterrak. Argazki eta eskema ugariz hornituta dago.

BILDUMA BEREAN BESTE HAUEK

  • 1. Urdaibai: Uretako Hegaztien Gidaliburua. (2004)
  • 2. Urdaibai: Florako Gidaliburua. (2010)
  • 3. Urdaibai Leizeen eta Koben Katalogoa (2010)

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.